Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa. Lizarrustiko Parketxea

2012-07-27

Abentura jolasak Larraitzen

Larunbat goizeko plan bat proposatzen dizuegu, familientzako aukera ezin hobea eskainiz: Goizeko 10.30etan Larraitzeko informazio gunetik abiatuta ibilbide irisgarrian zehar ibilaldi laburra egingo da, Aralar Parke Naturaleko eta inguruneko ezaugarriak ezagutuz. Ibilaldiaren erdialdera jolas batean parte hartzeko aukera izango da: taldeka, ibilbide irisgarrian dauden panelak erabiliz, froga eta asmakizun ezberdinak osatu beharko dira.

 

Ibilaldiaren ondoren Larraitzeko Abentura Parkean prezio bereziko sarrerarekin sartu ahalko dira partehartzaileak. Bertan esperientzia berriak bizitzeko aukera izango da, naturan murgilduz zuhaitzetatik zuhaitzera dibertsio une paregabeak biziz.

froga

DATAK:
ABUZTUAK 25, larunbata
IRAILAK 15, larunbata
URRIAK 20, larunbata
20 de OCTUBRE, sábado

 

 

SALNEURRIAK
Ibilaldia-jolasa soilik DOHAINIK
Ibilaldia-jolasa + Abentura parkera sarrera prezio bereziak
4-8 urte: 5 euro
9-10 urte: 7 euro
11 urtetik gora: 10 euro

 

Ibilaldia eta jolasa euskaraz egingo dira

Familien arteko jolasa izango da: guraso/helduen laguntza beharko dute haurrek jolasteko

 

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: 943 18 03 35 hezkuntza jardueretarako
    943-582066 ; 943-582069 aterpetxea eta jatetxea
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net / lizarrusti@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Casa de Mikeletes
    Alto de Lizarrusti s/n
    Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Doan.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Kanpoko ibilbideak
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Aterpetxea
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.