Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2017-04-13

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2017: EPEA ZABALIK

Arratsalde on, 

Ondarearen Europako Jardunaldiak martxan dira dagoeneko, hori dela eta, programa zabal eta oso bat egiteko helburuarekin, zuen proposamenak OEJ 2017 programan gehitzera gonbidatzen zaituztegu.

Zuen proposamenak hurrengo izen-emate formularioaren bitartez bidali behar dituzue datorren apirilaren 21a baino lehen.

Egindako proposamenak aurtengo edizioko gaiarekin lotura izan behar dute, "Paisaia bizia. Paisaien eraikuntza Gipuzkoan", kultur ondareari edota kultur paisaiari erreferentzia edota aipua eginez.

Formatu desberdinetakoak izan daitezke: bisita gidatuak, kontzertuak, erakusketak, hitzaldiak, ibilialdiak, topaketak, etab. eta nahi haina jarduera gehitu ditzazkezue OEJ 2017 programara.

Gogoratu proposamen guztiek programa bat osatuko dutela, Gipuzkoan zehar zabal hedatuko dena jendeak bere ondarea eta historiarekin zerikusia duten bitarteko eta baliabide batzuetara iritsi eta ezagutzeko aukera izateko.

Informazio gehiago www.gipuzkoakultura.eus/ aurkituko duzue.

·         OEJ 2017

·         Egutegia 2017

·         OEJ Programa 2016

·         OEJ ebaluaketa 2016

Jarduera fitxa bakoitzarekin batera 1MB-ko eta JPG formatoko ARGAZKIA ondorengo helbidera bidaltzea beharrezkoa da, jardunaldietan parte-hartzen duen erakundearen LOGOArekin batera: gipuzkoa.oej@gipuzkoa.eus

Zuen proposamenaren zai geratzen gara. 

Eskerrik asko,

Ondarean Europako Jardunaldiak (GFA)-----gipuzkoa.oej@gipuzkoa.eus

gipuzkoa.oej@gmail.comtlf: 943291105

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.