Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2017-09-28

MUSEOMIX - Maratoi sortzailea Oiasso museoan

 

Komunitate  1    +    Museo  1    +    3  eguneko “maratoi sortzailea”

froga
Ideien laborategi bat da Museomix, partaidetzatik, berrikuntzatik eta teknologiatik abiatuta museoa berrasmatzea asmotzat duena.

Museomix komunitate ireki bat da, etorkizuneko museoa imajinatu eta sortzeko museoen eta teknologiaren profesionalek eta zaleek osatua.

Museoak bere “erronka” edo arazo nagusiak planteatzen ditu eta parte-hartzaileen eskueran jartzen ditu bere espazioa eta beharrezko materiala (FabLab bat, elektroLab bat, eraikuntza-materiala...), 6 pertsonak osatutako diziplina anitzeko lantaldetan banatuta, eta museografian, web garapenean eta berrikuntzan aditu direnek gidatuta, soluzio bat eztabaidatu, esperimentatu eta asmatu, eta prototipo batean gauzatu dezaten, ondoren bisitariek probatu ahal izateko.

Museomixer-ak dira Museomix-en protagonistak. Museoan etorkizuneko prototipoak imajinatu, zehaztu eta sortzen dituzten pertsonak. Barnean hartzen dituen arloetako profesionalei edo zaleei zuzenduta dago Museomix, kulturan eta teknologian interesa duen jendeari, museoan asteburu desberdin bat igarotzeko, lehen aldiz Irunera iristen den nazioarteko ekitaldi hau ospatzeko gogoarekin.

Zure zai gaude... Animatzen zara? 

 
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.