Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2018-04-27

Udaberri giroan 2018: Udaberriaren ospakizuna Sagardoetxean

Udaberrian sartzearekin batera, Sagardoaren Lurraldeko sagarrondoak loratzen hasi dira eta urte sasoi eder hau ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dira Sagardoetxean: “Udaberri giroan” ekitaldia maiatzaren 5ean, Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizuna maiatzaren 18an eta udaberriko bisita gidatuak.

froga

Urte sasoi hau modu berezian ospatzeko, maiatzaren 5ean (larunbata) “Udaberri giroan” ekitaldia ospatuko da Sagardoetxeako sagastian familia guztiarentzat antolaturiko jarduerekin:

“Udaberri giroan” egitaraua: 17:00-17:45: Astigarragako Antzerki Eskola, Astigar E.O.E eta Norberto Amandoz Musika Eskolako ikasleen antzerkia, dantza eta musika emanaldia sagastian. 18:00-20:00: “Kazkabarra” eta “Zazpi t’erdik” taldeen kontzertua, loreekin egindako bitxigintza tailerra familientzat*, sagastiko lanak* (belar-meta, baratza, etab.) eta piknika sagastian (norkbere etxetik ekarrita). * Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.eus. Oharra: eguraldi txarra eginez gero, jarduerak ikastolako patioan ospatuko dira.

Bestalde, maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egingo du Sagardoetxeak familientzako jarduera berezi bat eskainiz: Sagardoetxeako oka jokua. Jarduera 17:00etatik 18:00etara eskainiko da eta aurrez erreserba egitea beharrezkoa da: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.eus

Azpimarratzekoak dira, baita ere, udaberriko Sagardoetxeako bisitak. Garai honetan polinizazioaren inguruko azalpenak ematen dira museoan eta bisitariek loretan dauden sagarrondoek eskaintzen duten paisaiaz gozatzeko aukera izaten dute, naturarekin kontaktuan. Bisitak erreserbatzeko: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.eus

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Sagardun Partzuergoa
  • Telefonoa: 943 550 575
  • E-maila: info@sagardoarenlurraldea.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Kale Nagusia, 48 20115 - Astigarraga - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Ordutegia (urte osoan) (2012-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
As Itxita Itxita
Ar 11:00-13:30 16:00-19:30
Az 11:00-13:30 16:00-19:30
Og 11:00-13:30 16:00-19:30
Or 11:00-13:30 16:00-19:30
La 11:00-13:30 16:00-19:30
Ig 11:00-13:30 Itxita
Jaiegunak 11:00-13:30 Itxita

SARREREN PREZIOA

Tarifak: Taldeak: 3,5 euro (bisitaldia eta dastaketa barne). Banakakoak: 4 euro (bisitaldia eta dastaketa barne). Doan 10 urtetik beherakoentzat. 2 euro ikastetxe eta aisialdi taldeentzat.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Lorategia
  • Denda
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.