Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2012-04-16

Ibilbide gidatua Aiako Harrian

GIPUZKOA EZAGUTZEKO SEI PLAN ALTERNATIBO jasotzen dituen gida eskuragarri dago Gipuzkoako turismo bulegoetan eta parketxe guztietan.

Apirilaren 8tik aurrera bi astean behin ibilbide gidatuak antolatuko dira gidak proposatzen dituen 6 plan alternatiboak gauzatzeko.

Gidak proposatzen dituen plan hauek Gipuzkoako eremu geografiko guztia betetzen dute: kosta, barrualdea eta mendialdea. Bestalde, gure eremu geografikoaren ondare zabal eta aberatsa ezagutzeko aukera izango dute ibilbideak egiten animatzen direnek: Zumaiako antzina-antzinako flyscha, Talaia bideko pirata eta kortsarioen istorioak, Aiako Harria, Pagoeta, Aizkorri-Aratz edo Aralarko sekretuak...

Gida berri hauek turismo bulego eta parketxeetan daude eskuragarri (antolatutako txangoetan ere banatuko dira) eta sarean ere aurkitu daitezke www.gipuzkoamendizmendi.net edo www.ekogunea.net web guneetan. Bestalde, ibilbideei buruzko iritzi eta balorazioak, argazkiak etb. www.facebook.com/gipuzkoamendizmendimendezmenden partekatu daitezke.

 

 

froga

"Gipuzkoa ezagutzeko sei plan" izeneko gida honek proposatzen dituen planak gauzatzeko ibilbide gidatuen egutegia prestatu da eta igande honetan, apirilak 22, Aiako Harrian ibilbide gidatua burutzeko aukera izango da.

 

AIAKO HARRIA: Kausoro-Oieleku-Kausoro. Naturaren eta gizakiaren arteko topalekua

Abiapuntua: Kausoroko aparkalekua. GI-3631 errepidea hartu behar da Oiartzunen, Artikutzara bidean. 12. km pasa eta hurrengo kilometrora iritsi baino lehen basoa irekitzen da. Zabalgune batean, eskuinaldean, Kausoroko aparkalekua ikusiko dugu. Adi, ez baitago inolako seinalerik.

Ordua: 10:00

Iraupena: 3 ordu

 

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Oiartzungo Udala
  • Telefonoa: 943 494 521 / 943 495 069
  • E-maila: arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Arditurri bidea, 3
    Aiako Harria Parke Naturala - Oiartzun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Arditurri Parketxea (2017-03-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 Itxita
Az 10:00-14:00 Itxita
Og 10:00-14:00 Itxita
Or 10:00-14:00 Itxita
La 10:00-14:00 Itxita
Ig 10:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 10:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

-INTERPRETAZIO ZENTROA-PARKETXEA:

- Sarrera doakoa.

BISITA GIDATUAK:

  • Oinarrizko bisita:

- Banakako sarrera arrunta 5,50 €

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora / SS-Card txartelarekin 3,25 €

  • Meategia sakonean:

- Banakako sarrera arrunta 7,65€ 

-10-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 6,60€

  • Bisita Tren Berdea +  Arditurri (Oinarrizko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 12,00€

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 8,65 €

  • Bisita Tren Berdea + Arditurri (Sakoneko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 14,00 €

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 9,80 €

  • Bisita Tren Berdea + Luberri Geologia Museoa edo Soinuenea+ Arditurri (Oinarrizko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 14,00 €

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 9,80 €

  • Bisita Tren Berdea + Luberri edo Soinuenea + Arditurri (Sakoneko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 15,00 €

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 10,90€

Oharrak:

-Kopuru minimoa bisita egiteko: asteartetik ostiralera 5 lagun aukeratutako txanda hutsa dagoenean eta larunbat eta igandeetan ez da gutxieneko lagun kopururik eskatzen.

- Oinarrizko Bisita eta Meategia Sakonean bisitarako erreserbak 48 ordu lehenago egin behar dira gutxienez. Tren Berdearekin diren gainontzekoak 48 ordu lehenago gutxienez egitea gomendatzen da.- Deskontua izateko taldearen gutxieneko kopurua: 10 pertsona- 0-12 urte bitarte, jubilatu eta 65 urtetik gorakoei aplikatzen zaien deskontua edukitzeko, bisita egunean Nortasun Agiria (edo adina islatzen duen beste dokumentu ofiziala) aurkeztea beharrezkoa da.

Gabonetan bisita gidatuak eskaintzen dira, 10 lagun edo gehiagoko taldeentzat gutxienez 48 ordu lehenago erreserbatuz gero.

 

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.