Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2012-07-14

II ARDITURRI EGUNA igande honetan Oiartzunen

froga

Arditurriko meategietan, Oiartzunen, urteko egunik bereziena izango da uztailaren 15a, II. ARDITURRI EGUNA antolatu baitute. Egitarau zabala bezain interesgarria eskainiko da meategiak eta Aiako Harria parke naturaleko ingurune hau ezagutzera emateko.
Egun guztian zehar, meategiak prezio murriztuan bisitatu ahal izango dira: bi eurotan oinarrizko bisita eta hiru eurotan Meategia Sakonean bisita (10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara). Bata zein bestea, Arditurriko meategien bihotzera denbora zehar egiten den bidaia izango da, bertan adimena eta zentzuak nahasten direlarik. Iluminazio eta soinuei esker, meazulo barruan giro magikoa sortzen da, bisitaria meategi hauen garai ezberdinetara eramanez. 2.000 urtez meazulian bizi izandako soinu eta giroa birsortzeko aukera ematen du: arrokek erortzean egiten duten soinua edo lakuen distiraz apainduriko isiltasuna.

Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa eta Oiartzungo Udalak antolatutako egun honetan laguntza berezia emango dute Oiartzungo Luberri Ikasgune geologikoak eta Herri Musikaren txokoak. Erakusketa bana eramango dute Arditurrira haien lana eta eskaintza erakusteko; gainera, saio eta tailer praktikoak egingo dituzte, herri musikaz giroa alaitzeaz gainera.

Goizeko 11:30ean Historiaurreko lanketa tekniken tailer-erakustaldi berezia eta ikusgarria izango da: sua nola pizten zuten aintzina, harri-lanketa tresnak lortzeko, jaurtiketa teknikak?

Arratsaldeko 16:30ean Luberriko Jose Angel Torresek ?Mineralen bila? irteera gidatuko du.

Bisitari ugari espero direnez, autoak Ergoien auzoan aparkatu beharko dira, handik bidegorrira zuzendu eta oinez iristeko Arditurriraino. Erdibidetik aurrera, Txu-txu trena ere ibiliko da jendea garraiatzen egun guztian zehar.

Jatekoa eta edatekoa ere ez da faltako, pintxoak eta ogitartekoak aukeran izango baitira.

Informazio gehiago:
Arditurriko Parketxea
943 494521/943 495069
arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
www.gipuzkoamendizmendi.net

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Oiartzungo Udala
  • Telefonoa: 943 494 521 / 943 495 069
  • E-maila: arditurri@arditurri.com arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Arditurri bidea, 3
    Aiako Harria Parke Naturala - Oiartzun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Arditurri Parketxea (2017-03-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 Itxita
Az 10:00-14:00 Itxita
Og 10:00-14:00 Itxita
Or 10:00-14:00 Itxita
La 10:00-14:00 Itxita
Ig 10:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 10:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

-INTERPRETAZIO ZENTROA-PARKETXEA:

- Sarrera doakoa.

BISITA GIDATUAK:

  • Oinarrizko bisita:

- Banakako sarrera arrunta 5,50 €

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora / SS-Card txartelarekin 3,25 €

  • Meategia sakonean:

- Banakako sarrera arrunta 7,65€ 

-10-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 6,60€

  • Bisita Tren Berdea +  Arditurri (Oinarrizko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 12,00€

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 8,65 €

  • Bisita Tren Berdea + Arditurri (Sakoneko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 14,00 €

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 9,80 €

  • Bisita Tren Berdea + Luberri Geologia Museoa edo Soinuenea+ Arditurri (Oinarrizko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 14,00 €

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 9,80 €

  • Bisita Tren Berdea + Luberri edo Soinuenea + Arditurri (Sakoneko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 15,00 €

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 10,90€

Oharrak:

-Kopuru minimoa bisita egiteko: asteartetik ostiralera 5 lagun aukeratutako txanda hutsa dagoenean eta larunbat eta igandeetan ez da gutxieneko lagun kopururik eskatzen.

- Oinarrizko Bisita eta Meategia Sakonean bisitarako erreserbak 48 ordu lehenago egin behar dira gutxienez. Tren Berdearekin diren gainontzekoak 48 ordu lehenago gutxienez egitea gomendatzen da.- Deskontua izateko taldearen gutxieneko kopurua: 10 pertsona- 0-12 urte bitarte, jubilatu eta 65 urtetik gorakoei aplikatzen zaien deskontua edukitzeko, bisita egunean Nortasun Agiria (edo adina islatzen duen beste dokumentu ofiziala) aurkeztea beharrezkoa da.

Gabonetan bisita gidatuak eskaintzen dira, 10 lagun edo gehiagoko taldeentzat gutxienez 48 ordu lehenago erreserbatuz gero.

 

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.