Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2013-06-28

Mertxe Urteagarekin bisita berezia Arditurrin

froga

Uztailaren 7an, igandean, goizeko 12:00etan Arditurriko meategian barrena bisita berezi bat izango dugu. Bisita honetako gidaria Mertxe Urteaga izango da, Arkeologian doktorea eta Arkeolan fundazioko eta Oiasso erromatar Museoko zuzendaria dena. Erromatar garaiko meatzaritzari buruzko bisita oso interesgarria izango da, 16 urtetik gorako bisitariei zuzendutakoa. Bisitari kopurua 25 pertsonara mugatua denez, erreserbak egin daitezke aurretik 943494521 zenbakira deituz. 7,15€-ren truke erromatar garaiko meatzaritzari buruz gauza liluragarriak ikasteko aukera paregabea izango da.

Mertxe Urteaga 1983an hasi zen Arditurriko meatze gunea ikertzen, “Real Compañía Asturiana de Minas” enpresak meategiak ustiatzen zituen garaian. Urte honetan berraurkitu zituen erromatar garaiko aztanak, Txomin Ugalde espeleologoaren laguntzaz. Erromatar garaiko 9 meazulo identifikatu zituen, Eusko Jaurlaritzak Sailkatutako kultura ondasun izendatu zituenak. Meategiak 1984ean itxi ziren errentagarritasun faltagatik eta itxi zenetik gaur egunera arte, aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuak egin dira Arditurrin: meazulo erromatarrak, torrefakzio teknikarekin irekitako paretak, eskuzko errotak harrizko mazoak, burdinazko pikatxoiak, zeramikazko kriseiluak, janari arrastoak...

Informazio gehiago:Arditurriko Parketxea943 494521/943 495069arditurri@gipuzkoamendizmendi.netwww.gipuzkoamendizmendi.net

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Oiartzungo Udala
  • Telefonoa: 943 494 521 / 943 495 069
  • E-maila: arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Arditurri bidea, 3
    Aiako Harria Parke Naturala - Oiartzun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Arditurri Parketxea (2017-03-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 Itxita
Az 10:00-14:00 Itxita
Og 10:00-14:00 Itxita
Or 10:00-14:00 Itxita
La 10:00-14:00 Itxita
Ig 10:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 10:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

-INTERPRETAZIO ZENTROA-PARKETXEA:

- Sarrera doakoa.

BISITA GIDATUAK:

  • Oinarrizko bisita:

- Banakako sarrera arrunta 5,50 €

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora / SS-Card txartelarekin 3,25 €

  • Meategia sakonean:

- Banakako sarrera arrunta 7,65€ 

-10-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 6,60€

  • Bisita Tren Berdea +  Arditurri (Oinarrizko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 12,00€

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 8,65 €

  • Bisita Tren Berdea + Arditurri (Sakoneko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 14,00 €

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 9,80 €

  • Bisita Tren Berdea + Luberri Geologia Museoa edo Soinuenea+ Arditurri (Oinarrizko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 14,00 €

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 9,80 €

  • Bisita Tren Berdea + Luberri edo Soinuenea + Arditurri (Sakoneko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 15,00 €

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 10,90€

Oharrak:

-Kopuru minimoa bisita egiteko: asteartetik ostiralera 5 lagun aukeratutako txanda hutsa dagoenean eta larunbat eta igandeetan ez da gutxieneko lagun kopururik eskatzen.

- Oinarrizko Bisita eta Meategia Sakonean bisitarako erreserbak 48 ordu lehenago egin behar dira gutxienez. Tren Berdearekin diren gainontzekoak 48 ordu lehenago gutxienez egitea gomendatzen da.- Deskontua izateko taldearen gutxieneko kopurua: 10 pertsona- 0-12 urte bitarte, jubilatu eta 65 urtetik gorakoei aplikatzen zaien deskontua edukitzeko, bisita egunean Nortasun Agiria (edo adina islatzen duen beste dokumentu ofiziala) aurkeztea beharrezkoa da.

Gabonetan bisita gidatuak eskaintzen dira, 10 lagun edo gehiagoko taldeentzat gutxienez 48 ordu lehenago erreserbatuz gero.

 

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.