Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2013-07-05

III.Arditurri egunak berrikuntza ugari barneratu ditu bere egitarauan

Uztailaren 13an, larunbatean, ospatuko da Oiartzunen Arditurriko meategian

Arditurriko meategian, Oiartzunen, urteko egunik bereziena izango da uztailaren 13a, III. ARDITURRI EGUNA antolatu baita. Egitarau zabala bezain interesgarria eskainiko da meategiak eta Aiako Harria parke naturaleko ingurune hau ezagutzera emateko.

froga

Asturiasko Castrillon herriko udal ordezkariak gurean izango dira

Eguerdian, ekitaldi ofiziala egingo da Asturiasko Castrillon herriko udal ordezkariarekin, Angela Vallina alkatea Arditurri ezagutzera gonbidatuta baitago. Aurretik, harrera ofiziala egingo da udaletxean eta Oiartzungo erdigunea erakutsiko zaie asturiarrei.

Castrillonen ere Arnao izeneko meatze gunea errekurtso turistiko bilakatu dute eta bisitarientzat hil honetan zabalduko da. Ikatz meatzegune hau XIX. mendekoa da eta Europan bertikalki zulatutako lehenengo meatzegunea izan zen eta galerietako bat zuzenean itsasora iristea da beste berezitasunetako bat.  Bere garaian Arditurriko meategien gisa, Real Compañia Asturiana de Minas izan zen Arnaoren jabe. 1915az geroztik itxita egon dira, itsasoko urak hartu zituelako meatzeak eta 2007an Udalak jabetza eskuratu ondoren, errekurtso turistiko bilakatzeko obra garrantzitsuak burutu dira.

Oiartzunek eta Castrillonek elkarren artean dugun meatzeen esperientzia komuna trukatzeko aukera ezin hobea izango da Arditurri Eguna.

Egunean zehar, bisitak prezio murriztuan, eskualdeko museoen erakusketak eta musika zuzenean

Egun guztian zehar, meategiak prezio murriztuan bisitatu ahal izango dira: bi eurotan Oinarrizko Bisita eta hiru eurotan Meategia Sakonean bisita (10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara). Bata zein bestea, Arditurriko meazuloen bihotzera denboran zehar egiten den bidaia izango da, adimena eta zentzuak nahasten direlarik. Iluminazio eta soinuei esker, meazulo barruan giro magikoa sortzen da, bisitaria meategi hauen garai ezberdinetara eramanez. 2.000 urtez meazuloan bizi izandako soinu eta giroa birsortzeko aukera ematen du: arrokek erortzean egiten duten soinua edo lakuen distiraz apainduriko isiltasuna.

Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa eta Oiartzungo Udalak antolatutako egun honetan laguntza berezia emango dute Oarsoaldeako museoek: Luberri Ikasgune Geologikoa, Soinuenea, Itsasgela eta Ondartxo. Erakusketa bana eramango dute Arditurrira haien lana eta eskaintza erakusteko; gainera, saio eta tailer praktikoak egingo dituzte, herri musikaz giroa alaitzeaz gainera. Goizeko 11:30ean Luberriko Jose Angel Torresek “Mineralen bila” irteera gidatuko du eta Arditurriko sarrera aurkeztuta, Luberri Ikasgune Geologikoa dohainik bisitatu ahal izango da, soilik egun berezi honetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Festa alaitzeko, goizean dultzaina taldea izango da eta arratsaldean, 16:00etan hasita, erromeria egongo da haur, guraso eta helduentzat. Juan Mari Beltran hirukoteak eta dantza maixu batek jendea dantzan jarriko dute.

Egun osoko festa izango denez, jatekoa eta edatekoa ere ez da faltako, pintxoak eta ogitartekoak aukeran izango baitira.

Informazio gehiago:

Arditurriko Parketxea

943 494521/943 495069

arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

www.gipuzkoamendizmendi.net

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Oiartzungo Udala
  • Telefonoa: 943 494 521 / 943 495 069
  • E-maila: arditurri@arditurri.com arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Arditurri bidea, 3
    Aiako Harria Parke Naturala - Oiartzun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Arditurri Parketxea (2017-03-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 Itxita
Az 10:00-14:00 Itxita
Og 10:00-14:00 Itxita
Or 10:00-14:00 Itxita
La 10:00-14:00 Itxita
Ig 10:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 10:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

-INTERPRETAZIO ZENTROA-PARKETXEA:

- Sarrera doakoa.

BISITA GIDATUAK:

  • Oinarrizko bisita:

- Banakako sarrera arrunta 5,50 €

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora / SS-Card txartelarekin 3,25 €

  • Meategia sakonean:

- Banakako sarrera arrunta 7,65€ 

-10-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 6,60€

  • Bisita Tren Berdea +  Arditurri (Oinarrizko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 12,00€

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 8,65 €

  • Bisita Tren Berdea + Arditurri (Sakoneko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 14,00 €

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 9,80 €

  • Bisita Tren Berdea + Luberri Geologia Museoa edo Soinuenea+ Arditurri (Oinarrizko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 14,00 €

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 9,80 €

  • Bisita Tren Berdea + Luberri edo Soinuenea + Arditurri (Sakoneko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 15,00 €

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 10,90€

Oharrak:

-Kopuru minimoa bisita egiteko: asteartetik ostiralera 5 lagun aukeratutako txanda hutsa dagoenean eta larunbat eta igandeetan ez da gutxieneko lagun kopururik eskatzen.

- Oinarrizko Bisita eta Meategia Sakonean bisitarako erreserbak 48 ordu lehenago egin behar dira gutxienez. Tren Berdearekin diren gainontzekoak 48 ordu lehenago gutxienez egitea gomendatzen da.- Deskontua izateko taldearen gutxieneko kopurua: 10 pertsona- 0-12 urte bitarte, jubilatu eta 65 urtetik gorakoei aplikatzen zaien deskontua edukitzeko, bisita egunean Nortasun Agiria (edo adina islatzen duen beste dokumentu ofiziala) aurkeztea beharrezkoa da.

Gabonetan bisita gidatuak eskaintzen dira, 10 lagun edo gehiagoko taldeentzat gutxienez 48 ordu lehenago erreserbatuz gero.

 

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.