Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2013-07-16

Adin guztietako herritarrei zuzenduriko udako jarduerak antolatu dira Aiako Harrian, Listorretako aisialekuan

Aiako Harria Parke Naturalean dagoen Listorretako natur eremua ezagutzera emateko eta balioztatzeko jarduerak burutuko dira

froga

Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak elkarlanean egitarau berezia prestatu dute 2013ko udarako Aiako Harria Parke Naturalean (Natura 2000 Sarea). Lau jarduerak Listorretako aisialekuan burutuko dira, Errenterian.

Jarduera guztiak adin guztietako herritarrei zuzenduak daude, uztaila eta abuztuan burutuko dira eta dohainik izango dira.

Udako egitarauari hasiera emateko, lehenengo jarduera uztailaren 20an, larunbatean, burutuko da.

  • Uztailak 20, larunbata: Naturaren inguruko jolas kooperatiboak haur eta familientzat.

Jolas hauen helburua talde giroa indartzea izango da eta Listorretako natur ingurunearen behaketa eta ezaguera sustatzea ere. Aiako Harria Parke Naturalaren eta Listorretako ingurunearen ezaugarriak  ezagutzeko, paraxutaren jolas kooperatiboa erabiliko da.

Ordutegia: 16:00-18:00.

  • Uztailak 27, larunbata: Txorien kantuak ezagutzeko ibilaldia Mikel Olanorekin

Ibilaldia Listorretako aisialekutik irtengo da goizeko 9:00etan. Ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da eta bidean gure inguruko txoriak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango dira. Adin guztietako herritarrentzat dago zuzendua. Prismatikoak ekartzea gomendatzen da. Ordu eta erdi-bi ordu inguruko iraupena izango du saioak.

Ordutegia: 9:00-11:00.

  • Abuztuak 10, larunbata: Aizpitarteko lehen gizakiak. Historiaurreko bizimoduari buruzko erakustaldi eta tailerrak

“Aitzbitarteko Lagunak” Errenteriako Elkartearekin elkarlanean egingo den ekintza da eta helburua leizezulo hauetako historiaurreko gizakiaren bizimodua ezagutzea da. Horretarako, tailer ezberdinak burutuko dira: jaurtiketa historiaurreko propultsatzailearekin, sua pizten ikasi, historiaurreko margoak...

Ordutegia: 16:00-19:00.

  • Abuztuak 17, larunbata: Listorretako altxorraren bila orientazio jolasa.

Partehartzaileek orientazioaren oinarrizko kontzeptu batzuk bereganatuko dituzte modu dibertigarrian izan ere Listorretako altxorra aurkitu beharko dute ipar orratz eta mapak erabiliz. Altxorra aurkitzeko, lehenik Aiako Harriko fauna eta landaretzari buruzko galdera eta frogak gainditu beharko dituzte.

Orientazioaren oinarrizko kontzeptu batzuk azalduko dira eta orientatzeko erabili ohi den tresneria: iparorratzak, mapak, planoak...Naturan orientatzeko erabili daitezkeen metodoak ezagutuko dira ere (eguzkia, izarrak, ilargia, zuhaitzak, goroldioa).

Ordutegia: 16:00-18:00.

Informazio gehiago jasotzeko:

943 495069 / 943 670637

arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

www.gipuzkoamendizmendi.net

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Oiartzungo Udala
  • Telefonoa: 943 494 521 / 943 495 069
  • E-maila: arditurri@arditurri.com arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Arditurri bidea, 3
    Aiako Harria Parke Naturala - Oiartzun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Arditurri Parketxea (2017-03-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 Itxita
Az 10:00-14:00 Itxita
Og 10:00-14:00 Itxita
Or 10:00-14:00 Itxita
La 10:00-14:00 Itxita
Ig 10:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 10:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

-INTERPRETAZIO ZENTROA-PARKETXEA:

- Sarrera doakoa.

BISITA GIDATUAK:

  • Oinarrizko bisita:

- Banakako sarrera arrunta 5,50 €

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora / SS-Card txartelarekin 3,25 €

  • Meategia sakonean:

- Banakako sarrera arrunta 7,65€ 

-10-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 6,60€

  • Bisita Tren Berdea +  Arditurri (Oinarrizko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 12,00€

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 8,65 €

  • Bisita Tren Berdea + Arditurri (Sakoneko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 14,00 €

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 9,80 €

  • Bisita Tren Berdea + Luberri Geologia Museoa edo Soinuenea+ Arditurri (Oinarrizko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 14,00 €

- 5 urtetik behera dohan

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 9,80 €

  • Bisita Tren Berdea + Luberri edo Soinuenea + Arditurri (Sakoneko bisita):

- Banakako sarrera arrunta 15,00 €

- 5-12 urte bitarte / Taldeak / Pentsiodunak / 65 urtetik gora 10,90€

Oharrak:

-Kopuru minimoa bisita egiteko: asteartetik ostiralera 5 lagun aukeratutako txanda hutsa dagoenean eta larunbat eta igandeetan ez da gutxieneko lagun kopururik eskatzen.

- Oinarrizko Bisita eta Meategia Sakonean bisitarako erreserbak 48 ordu lehenago egin behar dira gutxienez. Tren Berdearekin diren gainontzekoak 48 ordu lehenago gutxienez egitea gomendatzen da.- Deskontua izateko taldearen gutxieneko kopurua: 10 pertsona- 0-12 urte bitarte, jubilatu eta 65 urtetik gorakoei aplikatzen zaien deskontua edukitzeko, bisita egunean Nortasun Agiria (edo adina islatzen duen beste dokumentu ofiziala) aurkeztea beharrezkoa da.

Gabonetan bisita gidatuak eskaintzen dira, 10 lagun edo gehiagoko taldeentzat gutxienez 48 ordu lehenago erreserbatuz gero.

 

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.