Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2018-05-11

Museoen nazioarteko eguna ospatzeko ekintza egitaraua

Urtero, maiatzaren 18aren inguruan, ekintza bereziak antolatzen dira Urrelur Museoa kalera atera eta herritarrei gerturatzeko, mineral eta fosilen munduarekiko jakinmina piztuz. Irteerak, bisitaldi gidatuak, kaleko ekintzak, haurrentzako tailerrak... Aurten maiatzaren 14tik 26ra izango dira ekintzak.

froga

1. IRTEERA MINERALOGIKOA: KANTABRIAKO UDIAS BAILARA. PLAZAK AGORTUTA

Txangoa maiatzaren 26an, larunbata, izango da.

Irtetzeko ordua 07:30 eta itzulera 19:30. Izena emateko epea: maiatzaren 3tik 23ra, izen ematearen ordena jarraituko da lekua bete arte. Utzitako meategi bat bisitatuko dugu, Udias bailarako paraje ikusgarri batetan. Bertan gehienbat galena bilduko dugu baina puntualki beste kristal mota batzuk ere aurkitu ditzakegu.

Prezioa: Helduak 40,70 euro, autobusa, meategira sarrera, asegurua eta bazkaria barne // Gazteak: 7tik 16 urte bitartera (2002 urtetik 2011 urtera jaiotakoak biak barne): 30,50euro. Ezinbestez arduradun batekin joan behar dira.      

2. DOAKO BISITALDI GIDATUAK URRETXU-ZUMARRAGAKO IKASTETXEENTZAKO. Maiatzaren 14etik 18ra, herriko ikastetxeentzako, aldez aurreko zitarekin.

3. URRELUR MUSEOAN AURKEZPEN EKITALDIA. Maiatzaren 18an, 12:30ean.

         Murtziako Jose Antonio Auresanzek Urrelur Museoari egindako mineral bildumaren donazioaren aurkezpena eta esker ona ematea museoan.

4.- SUMENDI TAILERRA. Maiatzaren 18an, ostirala, 17:00 - 20:00.

         Bertan haurrek sumendi bat eraikiko dute eta eguneroko elementuak erabiliz (ozpina, bikarbonatoa…) erupzio bat eragingo dute.

         Izen ematea, doan, kultur etxean, maiatzaren 14, 15 eta 16an.

 Topalekua: URRELUR museoa (Urretxu) Ekintzaren lekua: eguraldi ona egiten badu, lorategian; bestela, kultur etxean.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Urretxuko Udala
  • Telefonoa: 943 038 088
  • E-maila: kultura.ur@urretxu.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Jauregi, 19 20700 - Urretxu - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

taldean edo bakarka

-Bisitaldi librea: doan

-Audiogida (gehienez 8 pax) : doan

taldean

  • Ikustaldi gidatua: 3,00 euro lagun bakoitzeko.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.