Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2016-11-04

Aurelio Artetaren "Euskal erromeria" Pieza Gonbidatuaren inguruan kafe-tertulia

Azaroaren 11n, 19:00etan Zumalakarregi Museoan. Doan.

Partehartzaileak: Josu Aramberri, i2basque sare akademikoaren koordinatzailea, Javier Castro, Ostolaza Elkarteko partaidea, Javier Gonzalez de Durana, "Guerra, exilio y muerte de Aurelio Arteta" obraren egilea eta Mikel Alberdi, Zumalakarregi Museoko Dokumentazio Arduraduna.

froga

Aurelio Artetaren "Euskal erromeria" Zumalakarregi Museoan

Ondarearen Europako Jardunaldien programazioaren barruan, Zumalakarregi Museoak Aurelio Artetaren "Euskal erromeria" oliomargoa aurkezten du bere egoitzan. San Telmo Museoaren erakusketa iraunkorrean erakusten den arte lana abendura arte egongo da Ormaiztegin, pieza gonbidatu modura, Goierriko ikusleengandik gertu. "Trenak ekarritakoa: soinu txikia. Erromeria" izan da museoak hautatuko gaia, aurtengo jardunaldien gai nagusia "Migrazioak eta kultur ondarea" izan baita.

Zumalakarregi Museoak Aurelio Arteta margolariaren “Euskal Erromeria” ikusgai jarri du Ormaiztegin, aurtengo "Ondarearen Europako Jardunaldien" egitasmoaren barruan, izan ere, XIX. mendean trenbidea eraikitzera etorritako langile italiarrek ekarri baizuten “soinu txikia” Euskal Herrira. Ideia honi lotuta erromeria antolatu genuen Ormaiztegin urriak 15ean eta proiektu hau osatzeko aproposa iruditu zaigu Artetaren olioa bertan erakustea. Honekin batera, Lasarteko "Tirikitrauki" esku-soinu dendako bi Larrinaga soinu-txiki aurkezten ditugu. Gure eskerrik beroenak ekimen honetan lagundu gaituzten San Telmo Museoa, Gordailu eta Tirikitrauki esku-soinu dendari.

Txertatutako irudia 1

Gainera, koadroa bera ere “emigrantea” da, alegia, Artetak Mexikon margotu zuelako eta Jose Manuel Ostolazak Gipuzkoako Foru Aldundiari utzi baizion dohaintzan. Egun San Telmo Museoko erakusketa iraunkorraren parte da, Zumalakarregi Museoan hilabete eta erdiz erakutsiko dugun pieza hau.

Ostolaza

"Euskal erromeria" koadroaren ibilbide "emigrantea" aitzakitzat hartuz, datorren azaroak 11n, Zumalakarregi Museoan gai honi buruz solasteko kafe-tertulia bat antolatu dugu, kultur ondareari buruz hausnarketa bat egin dezagun. Mahai inguruan parte hartuko dute, besteak beste, Josu Aramberri, i2basque sare akademikoaren koordinatzaileak, Javier Castro, Ostolaza Elkarteko partaideak, Javier Gonzalez de Durana, "Guerra, exilio y muerte de Aurelio Arteta" obraren egilea eta Mikel Alberdi, Zumalakarregi Museoko Dokumentazio Arduraduna.

Anima zaitezte Zumalakarregi Museoaren lagunekin batera, artelan honen ibilbide korapilatsu bezain interesgarria ezagutzera.

Honi lotuta, bi jarduera antolatu ditugu azaroan zehar egiteko:

-Fandango eta arin-arina ikasteko Familia Tailerra (Azaroak 5ean)

-Aurelio Artetaren "Euskal erromeria" artelanaren inguruko kafe-tertulia (Azaroak 11n)

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: 943 88 99 00     

  • E-maila: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Muxika egurastokia 6
    20216 - Ormaiztegi - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera Orokorra: 3€

Taldeak: 2€. 5 lagun edo gehiago. Hezkuntza taldeak ez ezik.

Sarrera Murriztua: 1,5€

Tarifa orokorraren  gaineko %50ko murrizketa, honakoei egiten zaie:

Doako sarrera:

  • Ostegunero
  • 14 urtetik beherakoak
  • ICOMeko kideak
  • Desgaitasunen bat duten pertsonak eta bere laguntzailea
  • Langabezia egoera legalean dauden pertsonak
  • DBE, KPG jasotzen dutenak
  • Maiatzak 18 (Museoen Nazioarteko Eguna)
  • Azaroak 16 (Munduko Ondarearen Nazioarteko Eguna)

Bisita gidatuak: 1€/pertsonako. (Aurrez aldetik erreserba eginez)

Sarrera bateratuak: Igartubeiti Baserri Museoa + Zumalakarregi Museoa: 5€ (Sarrera + Bisita gidatua)

  • Bisita gidatua barne aldez aurretik erreserba eginez. Tiketa bi museoetaneros daiteke. Iraunaldi mugagabea.

* PREZIO PUBLIKOAK. (B.E.Z.a barne). Apirilaren 21eko, 10/2015 FORU DEKRETUAren bidez onartuak (GAO 2015/05/05) 

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.