Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2017-12-14

Zumalakarregi Museoaren argitarapen berria

Zumalakarregi Museoak argitaratu berri du Museoaren kolaboratzailea den Román Garridoren ikerketa lan berri bat. “Piamonteses y Genoveses en la primera guerra Carlista. El regimiento de Cazadores de Oporto” izenburupean, orain arte oso gutxi tratatua izan den gaia ekarri du, karlisten aurka borrokatu zuten hainbat gudari italiarrei buruzkoa.

froga

Aurrez ezagutzen dugu Garridoren lana gurean, hain zuzen Lehenengo Karlistadan atzerritarren partaidetza aztertzen zuen ikerlana jaso baigenuen Azterketak sailean: “Ensayo sobre la Legion Británica”.

Britainiarrak Altzan

Richard Hornbrook. "View of Alsa from San Sebastian Road ". GFA. Irudiaren iturria.

Oraingoan gai honi beste ikuspegi batetik heldu dio, alegia ikerlana Frantziar Atzerritar Legioan ibilitako italiarrei buruzkoa izan da.

Lehenengo Karlistadan Isabel II.aren jarraitzaileak garaiko potentzia liberalen laguntza jaso zuten, Aliantza Laukoitza izenez ezagututako hitzarmena sinatu zutenena, alegia, Erresuma Batua, Frantzia, Portugal eta Espainia.

Aliantza Laukoitza

Luis Carlos de LEGRAND."Cuádruple Alianza celebrada el 22 de abril de 1834". Museo del Romanticismo. Madrid.

Goian Isabel II, Mª Cristina Borboikoa, Braganzako Mª eta behean Guillermo IV, Orleansgo Luis Felipe eta Braganzako Pedro.

Frantziako erregeak garaian ongien trebatuak zituen tropak bidali zituen Algeriako konkistan zebilen Atzerritar Legioko partaideak hain zuzen.

Algeria

Horace VERNET. “Combat de la Sickak (6 juillet 1836)”. ZM.

Hauen artean Italiar talde haundia aurkitzen zen eta hauen ibilbidea aztertu du Garridok bere “Piamonteses y Genoveses en la primera guerra Carlista. El regimiento de Cazadores de Oporto” lanean.

Italiako giro politikoa aztertu genuen, Boloniako Museo Civico del Risorgimentorekin elkar lanean, Pietro Bubani botanikoari buruz antolatu genuen erakusketan, oraingoan, berriz, Euskal Herrira karlisten aurka borrokatzera etorritako herrikideen gora beherak ezagutu nahi dituenak eskura du aukera.

Gure eskerrik beroenak Román Garridori bere ikerketa lanak Zumalakarregi Museoaren "Azterketak" sailean aurkezteagatik.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: 943 88 99 00     

  • E-maila: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Muxika egurastokia 6
    20216 - Ormaiztegi - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera Orokorra: 3€

Taldeak: 2€. 5 lagun edo gehiago. Hezkuntza taldeak ez ezik.

Sarrera Murriztua: 1,5€

Tarifa orokorraren  gaineko %50ko murrizketa, honakoei egiten zaie:

Doako sarrera:

  • Ostegunero
  • 14 urtetik beherakoak
  • ICOMeko kideak
  • Desgaitasunen bat duten pertsonak eta bere laguntzailea
  • Langabezia egoera legalean dauden pertsonak
  • DBE, KPG jasotzen dutenak
  • Maiatzak 18 (Museoen Nazioarteko Eguna)
  • Azaroak 16 (Munduko Ondarearen Nazioarteko Eguna)

Bisita gidatuak: 1€/pertsonako. (Aurrez aldetik erreserba eginez)

Sarrera bateratuak: Igartubeiti Baserri Museoa + Zumalakarregi Museoa: 5€ (Sarrera + Bisita gidatua)

  • Bisita gidatua barne aldez aurretik erreserba eginez. Tiketa bi museoetaneros daiteke. Iraunaldi mugagabea.

* PREZIO PUBLIKOAK. (B.E.Z.a barne). Apirilaren 21eko, 10/2015 FORU DEKRETUAren bidez onartuak (GAO 2015/05/05) 

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.