2018-01-23
mappingalbum.net proiektuak martxan jarraitzen du
Mapping Album, atzo eta gaurko paisaiak parez pare

Mapping Album Zumalakarregi Museoak bultzaturiko ekimena da. Mapa ireki digitala, non “XIX. mendeko albuma” kultur web gunean argitaratutako XIX. mendeko grabatuak ikuspegi berdineko egungo argazkiekin parekatzen diren, gure paisaiaren garapena erakutsiz. Etengabe eraikitzen ari den proiektu irekia.
Zuk ere parte hartu dezakezu. Nola?
· Mapako puntu bat aukeratu.
· Egungo argazkia atera eta bidali.
Zuk bidalitako argazkia epe laburrean argitaratuko dugu eta proiektuaren kolaboratzailea izango zara.
Anima zaitez parte hartzera!
