Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2018-05-09

IX. Bide Berde Eguna: Mutiloa - Ormaiztegi

Giro paregabea izan genuen IX. Bide Berde Eguna: Mutiloa - Ormaiztegi ospatzeko antolatutako "Bide Berdetik mahaira" izeneko ibilaldi gidatuan eta ondoren egindako tailer gastronomikoan.

froga

Aurreko larunbatean, maiatzak 5, IX. Bide Berde Eguna: Mutiloa - Ormaiztegi ospatu genuen, Zumalakarregi Museoak, GOITUR, Mutiloako Udalak eta Ormaiztegiko Udalak antolatuta.

Bertan, "Bide Berdetik mahaira" izeneko ibilaldi gidatua eta tailer gastronomikoa egin genuen Clara Gutierrez biologa eta etnobotanikan adituaren eskutik.

ZM_Bide_Berde_eguna_2018

Ibilaldi gidatuan zehar landare desberdinak bildu genituen eta Mutiloako Elkartera iristean, taldeka banatu eta jasotako landareekin errezeta desberdinak sukaldatu genituen, ondoren, dastatzeko. Asunak, zain-belarra, intsusa eta lore desberdinekin entsalada, hummus-a, arroza... prestatu genituen.

ZM_Bide_Berde_eguna_2018 

Hummus

ZM_Bide_Berde_eguna_2018

ZM_Bide_Berde_eguna_2018

ZM_Bide_Berde_eguna_2018

Ibilbideak 5km-ko luzeera izan zuen guztira. Lierniako aparkalekutik hasi eta Barnaolara abiatu ginen. Barnaolara iristean, Troi bidea hartu eta Mutilora jetsi ginen. Mutiloan tailer gastronomikoa egin ondoren, Lierniara bueltatu ginen.

Arratsalde paregabea izan zen, izan ere, eguraldi aparta egin zuen eta prestatutako platerak oso gozoak zeuden.

Erreportaia

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: 943 88 99 00     

  • E-maila: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Muxika egurastokia 6
    20216 - Ormaiztegi - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera Orokorra: 3€

Taldeak: 2€. 5 lagun edo gehiago. Hezkuntza taldeak ez ezik.

Sarrera Murriztua: 1,5€

Tarifa orokorraren  gaineko %50ko murrizketa, honakoei egiten zaie:

Doako sarrera:

  • Ostegunero
  • 14 urtetik beherakoak
  • ICOMeko kideak
  • Desgaitasunen bat duten pertsonak eta bere laguntzailea
  • Langabezia egoera legalean dauden pertsonak
  • DBE, KPG jasotzen dutenak
  • Maiatzak 18 (Museoen Nazioarteko Eguna)
  • Azaroak 16 (Munduko Ondarearen Nazioarteko Eguna)

Bisita gidatuak: 1€/pertsonako. (Aurrez aldetik erreserba eginez)

Sarrera bateratuak: Igartubeiti Baserri Museoa + Zumalakarregi Museoa: 5€ (Sarrera + Bisita gidatua)

  • Bisita gidatua barne aldez aurretik erreserba eginez. Tiketa bi museoetaneros daiteke. Iraunaldi mugagabea.

* PREZIO PUBLIKOAK. (B.E.Z.a barne). Apirilaren 21eko, 10/2015 FORU DEKRETUAren bidez onartuak (GAO 2015/05/05) 

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.