Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2018-05-14

Museoen Nazioarteko Eguna 2018

Zumalakarregi Museoak, maiatzak 18, 19 eta 20an ospatuko du Museoen Nazioarteko Eguna, aurtengo leloari jarraituz, “Museo hiperkonektatuta: ikuspuntu berriak. Ikuslego berriak”.

froga

Aurtengo Museoen Nazioarteko Eguna 2018 ospatzeko, Zumalakarregi Museoak hainbat ekintza antolatu ditu, aurtengo gaia kontutan izanik: museo hiperkonektatuak; ikuspuntu berriak, ikuslego berria:

Maiatzak 18, sarrera doan edukiko dute museora hurbiltzen diren pertsonak guztiak.

Maiatzak 19 eta 20 ate irekien jardunaldiak egingo dituzte eta sarrera eta bisita gidatuak doan izango dira, ondorengo orduetan:

Maiatzak 19, larunbata:

11.00etan euskaraz

12.30etan gazteleraz

17.00etan euskaraz edo gazteleraz

Maiatzak 20, igandea:

11.00etan euskaraz

12.30etan gazteleraz

Maiatzak 19, 6-12 urte bitarteko umeentzat “Tintarekin jolastuz” tailer didaktikoa emango da Arteko Tailerreko Eluska Kortajarenaren eskutik, 16.30etatik 18.30etara Bertan, Artista Liburua zer den ezagutuko dute, Tinta flotagarrien gardentasunarekin egingo dute jolas paper gainean, baita beste material batzuekin ere. Gainera, koaderno bakarreko Artista Liburu bat egingo dute. Kopuru mugatua dagoenez, aurrez izena eman behar da 943 88 99 00 telefonora deituz edo mzumalakarregi@gipuzkoa.eus emailera idatziz. Doan

ZM_tintarekin jolastuz

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: 943 88 99 00     

  • E-maila: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Muxika egurastokia 6
    20216 - Ormaiztegi - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Martxoa - Urria Ordutegia (2018-06-01 / 2018-10-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 16:00-19:00
Az 10:00-14:00 16:00-19:00
Og 10:00-14:00 16:00-19:00
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 10:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 10:00-14:00 16:00-19:00

SARREREN PREZIOA

Sarrera Orokorra: 3€

Taldeak: 2€. 5 lagun edo gehiago. Hezkuntza taldeak ez ezik.

Sarrera Murriztua: 1,5€

Tarifa orokorraren  gaineko %50ko murrizketa, honakoei egiten zaie:

Doako sarrera:

  • Ostegunero
  • 14 urtetik beherakoak
  • ICOMeko kideak
  • Desgaitasunen bat duten pertsonak eta bere laguntzailea
  • Langabezia egoera legalean dauden pertsonak
  • DBE, KPG jasotzen dutenak
  • Maiatzak 18 (Museoen Nazioarteko Eguna)
  • Azaroak 16 (Munduko Ondarearen Nazioarteko Eguna)

Bisita gidatuak: 1€/pertsonako. (Aurrez aldetik erreserba eginez)

Sarrera bateratuak: Igartubeiti Baserri Museoa + Zumalakarregi Museoa: 5€ (Sarrera + Bisita gidatua)

  • Bisita gidatua barne aldez aurretik erreserba eginez. Tiketa bi museoetaneros daiteke. Iraunaldi mugagabea.

* PREZIO PUBLIKOAK. (B.E.Z.a barne). Apirilaren 21eko, 10/2015 FORU DEKRETUAren bidez onartuak (GAO 2015/05/05) 

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.