Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2016-11-29

Presentación de las últimas publicaciones del Museo

"Itsas Memoria" aldizkariaren 8. alearen eta "Emakumeak eta itsasoa" liburuaren aurkezpena izan da Untzi Museoan. Prentsaurrekoan parte hartuko dutenak: Juan Antonio Rubio-Ardanaz, antropologoa, Olga Macías, historiagilea, eta Soco Romano eta Jose Maria Unsain, Untzi Museoko arduradunak.

“Itsas Memoria. Euskal Herriko Itsas Gaiei buruzko aldizkaria”ren 8. zkia. bertsio digitalean argitaratu da eta Museoko webean kontsulta daiteke. 937 orrialdetako liburuki hau 36 artikuluz osaturik dago eta euretako 24k ardatz bezala zenbaki honek duen gai monografikoa lantzen dute: itsas ondare ez-materiala. Informazio gehiago.

"Emakumeak eta itsasoa” liburua Untzi Museoan 2016ko urtarrilaren 29tik azaroaren 20a arte ikusgai egon den aldi baterako erakusketa osatzera dator. Liburu honek (60 orrialde eta 86 irudi duen euskara-gaztelera edizio elebidunak) egile ezberdinak ditu: Olga Macías, Soco Romano, Ana Iza eta José María Unsain. Elena Odriozolaren –Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala 2015– parte-hartzea ere azpimarratu behar dugu, bereak baitira hainbat ilustrazio, azala eta maketazioa. Informazio gehiago.

froga
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 430051. 717068982 Fax.: +34 943 431115.
  • E-maila: mnaval@gipuzkoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Paseo del Puerto, 24
    20003 Donostia - San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra: 3,00 €. Ikasle eta jubilatuak: 1,50 €. 14 urtez beherako haurrek doan. Ostegunetan doan

Bisita gidatuak eta programa didaktikoak (asteartetik ostiralera eta adin guztietarako): 2,5 € pertsonako

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Argitalpen propioak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.