2017-03-14
"Kamishibai" tailerra Martxoaren 18an, larunbata, Untzi Museoan
Mattin marrazkilariak zuzenduko du idazteko, marrazteko eta irakurtzeko familientzako tailerra. Tailer hau Japonian sorturiko “Kamishibai” paperezko antzerkian oinarriturik dago.
- Nori zuzendua: Familiak. 5 urte gorako haurrak
- Ordua: 17:00etan
- Hizkuntza: elebiduna
- Prezioa: 3€ familiako (2€ Museoko Familia Txartela dutenentzako)
- Erreserba: martxoaren 17a baino lehen: 943430051 / untzimuseoa@gmail.com

