2017-04-19
Untzi Museoa Iberdrolaren erakusketan
Museoaren bildumakoak diren lau pieza Iberdrolak antolaturiko “Oroitzapen berreskuratua. Aztarnak Estatu Batuen historian” erakusketan daude ikusgai. Erakusketa Bilboko Iberdrola Dorrean egongo da uztailaren 2 arte.
Utzitako materialak hauek dira:
- XVI. mendeko euskal baleontziaren modeloa.
- Otarrainak harrapatzeko kaiola.
- XVIII. mendeko itsasontziaren modeloa.
- XVII. mendeko xista.
Objetu hauek ere erakusketaren katalogoan erreproduzitzen dira. José Manuel Guerrero Acosta da edizioaren arduraduna, eta baita erakusketaren komisarioa eta koordinatzailea.

