2017-10-19
Nola zaharberritzen den koadro bat ezagutzeko aukera
Marta Gatell zaharberritzaileak 1921eko Elkanoren omenezko monumentuaren proiektuaren bozeto bat zaharberritzen darrai Untzi Museoan.
Publikoaren begi bistan ari da lan hauek burutzen, “Elkano, bere oroimena berreskuratuz” erakusketaren baitan, azaroaren 4a arte, ostegunetik larunbatera, goizez eta arratsaldez.
Zaharberritze-lanak finantzatzeko mikromezenasgo kanpaina (crowdfunding) abian jarri da VERKAMI plataformaren bitartez edo museoan bertan dohaintzaren eginez. Ekarpena librea da eta edozein zenbatekoa izan daiteke.

