2018-03-01
"Egin zure balea", familientzat tailerra
Doako jarduera 5 urte gorako haurrak dituzten familientzat. Egurrezko balea lijatu, osatu eta dekoratuko dute, gero etxera eramango dutena. Jarduera “Rafael Munoa. Bi balearen harrapaketa, 1763” erakusketaren bisitarekin osatuko da.
Jarduera hau Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen programazioaren barne eskaintzen da.
Noiz: martxoak 24, larunbata
Ordua: 16:30-18:30
Hizkuntza: Jarduera elebiduna.
Plaza mugatuak: 30 pertsona.
Erreserba link honen bidez: https://goo.gl/Vpp1Rc

