2018-03-01
"Rafael Munoa y su obra", hitzaldia Untzi Museoan
Hurrengo martxoaren 16an, ostirala, 19:00etan, Iñaki Moreno Ruiz de Eguinok "Rafael Munoa y su obra" izeneko hitzaldia eskainiko du gazteleraz Untzi Museoko ganbaran. Sarrera librea izango da, lekua bete arte.
Jarduera hau, Museoan apirilaren 29 arte ikusgai dagoen "Rafael Munoa. Bi balearen harrapaketa, 1763" erakusketaren programazio kulturalaren barne kokatzen da.

