2018-04-25
III. “La Victoire†bela Estropada-Zeharkaldia
“La Victoire” estropadaren 3. edizioa aurkeztuko da Untzi Museoko “Zoriontasunaren bilaketa. Euskal ekarpea AEBko independentziari” erakusketan, hurrengo ostegunean, apirilaren 26an, goizeko 11:00etan.
Estropadak, Lafayettek 1777an AEBruntz egindako lehen bidaian erabili zuen belaontziaren izen bera darama, eta bidai horretan Bordele eta Pasaiaren artean eginiko nabigazioa ekartzen du gogora.
140 milatako estropada Pasaitik abiatuko da maiatzaren 19an, Pasaiko Itsas Festibalaren baitan, Lafayette markesak AEBra egindako bigarren bidaian erabili zuen L´Hermione fragataren erreplikaren aurrean.

