2018-05-10
"Itsasoa menderatzeko egurrak" Kongresua
“ITSASOA MENDERATZEKO EGURRAK. Monarkia hispanikoaren baso politikak eta hornikuntza XVI. eta XVIII. mendeen artean” Nazioarteko Kongresua aurkeztu da Untzi Museoan.
Pasaiako Itsas Festibalaren egitarauaren barne ospatuko den Kongresuak, Errege Armadak behar zuen baso-produktuen hornikuntza ebaluatuko du, bere egitura eta hainbat alderdi aztertzeko asmoarekin, besteak beste, produktuen tipologia, bere jatorria, hornitzaileak, merkatariak, banaketa- eta finantzaketa-sareak, Errege Armadarako eta Armategietarako produktu hauen hornikuntza dagokienez batez ere: mastak, egurrak, mundrunak, break edo iltzeentzako kupelak.
Idazkaritza: Alvaro Aragón Ruano Doako izen-ematea: alvaro.aragon@ehu.eus Datak: Maiatzak 17-18 Mayo Lekua: KULTURGUNEA · Donibane kalea, 1 · Pasai Donibane |

