Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2018-08-03

Ricardo Ugarteri buruzko liburua aurkeztu dugu

KUTXA FUNDAZIOAk eta UNTZI MUSEOAk RICARDO UGARTE DE ZUBIARRAINen obran itsasoak duen eraginari buruzko liburua aurkezten dute. Liburua Untzi Museoan 2018ko irailaren 30 arte ikusgai dagoen “ITSASBIDE ESKULTORIKOA” erakusketa osatzera dator. Liburuak eta erakusketak Kutxa Fundazioaren laguntza izan dute.

Aurkezpenan parte hartu dute Ander Aizpurua Susperregi, Kutxako zuzendari nagusiak, Maria Jose Telleria Etxeberria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendariak eta Ricardo Ugarte de Zubiarrain, eskultoreak.                                                      

ITSASOA, unibertso alegoriko aberats baten gisan, beti egon izan da presente Ricardo Ugarteren obran. Hauxe da Ricardo Ugarte de Zubiarrain. Itsasbide eskultorikoa argitalpenean azpimarratu nahi den kontzeptua. Artista honen itsas gaietako obrei eskainitako liburua da.

Kutxa Fundazioa Untzi Museoarekin estu aritu da “Itsasbide eskultorikoa” proiektu honetan. Liburuaren hitzaurrean Manuel Beraza Kutxa Fundazioaren presidenteak dioen bezala: “Kutxa Fundazioak harreman berezia du Ricardo Ugarterekin, Aurrezki Kutxa Probintzial zaharrean lan egin zuelako bere garaian. Eta orduan sortu zen harremanak indarrean jarraitzen du gaur egun ere. Izan ere, gure kultura-jardueraren egungo egoerak asko zor dio Ricardori, gurekin ziharduenean eta, jakina, ondorenean ere, buru-belarri aritu delako beti Gipuzkoako kultura dinamizatzeko ahaleginetan”. Kutxa Fundazioak baditu bere arte bilduman Ricardo Ugarteren obrak, batzuk erakundearen egoitzetan jarriak publikoaren begi bistan. Berazaren hitzetan: “guk gainera ohore handia izan dugu bere lan bat, ‘El Aleteo del Espíritu (Gogoaren hegada)’ izenekoa, Garibai kaleko Aurrezki Kutxa Probintzial zaharreko eraikin nagusira ekartzeko aukera izan dugulako”.

Gaur aurkeztu dugun Itsasbide eskultorikoa liburua Ricardo Ugarte de Zubiarrain artistari eta bere ibilbide artistikoan itsasoak beti izan duen garrantziari eskainitakoa da. Liburuan egile ezberdinek hartzen dute parte: Julia Otxoa Garcíak eta Mª Soledad Álvarezek Ricardo Ugarte de Zubiarraini eta bere obrari buruzko testuak sinatzen dituzte, itsasoarekiko duen erakarpenean eta bere itsas imaginario aberatsarengan arreta deituaz, altzairuan sortutako mutiloi, aingura, txopa gaztelu eta branka eskultura-multzoen inspirazio-iturriak.

Halaber, hainbat gai jorratzen dituen artista beraren kontaketa ere jasotzen da: bere bizi-esperientzia, bere prozesu sortzailea eta landu dituen diziplina desberdinak, besteak beste. Lekukotasun pertsonal hauek eraskusketarako espreski grabatu izan den eta erakusketaretoan bertan ikus daiteken bideotik hartuak dira.

Argitalpena oso bisuala da, eta erakusketan honetan zein kalean dituen eskulturen argazkiak biltzen ditu. Liburuak ere artistaren beste obra batzuk ere jasotzen ditu, esate baterako, artisau paperean egindako lan grafikoak eta itsas gaietako olerkiak.

Ricardo Ugarte de Zubiarrain

1942an jaio zen Pasai San Pedron, Gipuzkoako kostaldean. Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen, eta Camps akademian jarraitu zuen ikasten, ondoren. Hainbat arte diziplina landu izan ditu bere ibilbidean, hala nola marrazketa, grabatua, argazkilaritza eta poesia, baina haren arte espresio nagusia eskultura abstraktua da. Eskulturaren Euskal Eskolako kide da Jorge Oteizarekin, Eduardo Txillidarekin, Nestor Basterretxearekin eta Remigio Mendibururekin batera. Metala landu izan du, batik bat burdina eta altzairua; biak ala biak teknikoki ongi aski ezagutzen dituen materialak dira.

Argitalpenaren xehetasunak. Liburua salgai dago Untzi Museoan bertan.

froga
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 430051. 717068982 Fax.: +34 943 431115.
  • E-maila: mnaval@gipuzkoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Paseo del Puerto, 24
    20003 Donostia - San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Museoaren ordutegia (2018-01-01 / 2018-09-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 16:00-19:00
Az 10:00-14:00 16:00-19:00
Og 10:00-14:00 16:00-19:00
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 11:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra: 3,00 €. Ikasle eta jubilatuak: 1,50 €. 14 urtez beherako haurrek doan. Ostegunetan doan

Bisita gidatuak eta programa didaktikoak (asteartetik ostiralera eta adin guztietarako): 2,5 € pertsonako

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Argitalpen propioak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.