Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2012-10-11

Sagardoa eta gazta uztarturik

Sagardo Asteko jardueren barne antolatutako jardunaldian, San Telmo Museoko Jatetxean.

froga

Igartubeiti Baserri Museoak Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearekin, Idiazabal Jatorrizko Izendapenarekin, Zerain Paisaia Kulturalakin, Bokado taldearekin eta San Telmo Museoarekin lankidetzan antolatutako jardunaldiari hasiera emanez, Jakoba Errekondok, Zerain Paisaia Kulturaleko gerenteak, sagardoak Euskal Herrian duen garrantziaz, edari honek izandako bilakaeraz eta bere etorkizunaz solasaldia eskaini zuen.

Solasaldiaren bideoa Youtuben

Ondoren, Guillermo Castaños enologoaren eta Unai Agirre Gipuzkoako Sagardogile Elkartearen eskutik, lau sagar mota dastatzeko aukeraz gain, bariedade ezberdinei buruzko erabileraren inguruan hitzegin zuten. Igartubeiti Baserrian goizean bertako dolarean zanpatutako sagar zukua dastatzen jarraitu zuten parte hartzaileek. Adituek hiru sagardo ezberdin eskaini zituzten dastatzeko, bakoitzaren ezaugarriak adieraziz.

Jarduera amaitzeko, Egoitz Zamora Bokado taldeko sukaldariak, Idiazabal gazta keturarekin eta ez ketuarekin egindako hiru errezeta dastatzeko aukera izan zuten San Telmo Museoko jatetxera hurbildutakoek:

Gazta eta karabiniero risoto-a
Ahate hanburgesa Idiazabal gaztarekin
Irasagar zopa Idiazabal gaztarekin.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 722 978 Fax.: +34 943 880 138
  • E-maila: igartubeiti@gipuzkoa.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Ezkio Bidea. 1.km
    20709 EZKIO-ITSASO - Ezkio-Itsaso - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Martxo - Urria Ordutegia (2014-02-28 / 2014-10-31)
  Goizez Arratsaldez
Az 10:00-14:00 16:00-19:00
Og 10:00-14:00 16:00-19:00
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 10:00-14:00 16:00-19:00
Jaiegunak 10:00-14:00 16:00-19:00

SARREREN PREZIOA

Sarrera Doan: Ostegunero, ICOM-eko kideak, 10 urtetik beherakoak eta Betizu bazkideak.
Orokorra: 1,20 €
Murriztua: 1,00 € (ikasle, talde, jubilatu, langabe, Nekatur-eko bezero, Eusko Ikaskuntza eta Hirukide bazkideak):
Bisita gidatuak: 1,00 €
Bisita bateraturako eskaintza: Zumalakarregi Museoarekin bisita bateraturako bonoa: 3 €

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Salmenta makinak
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2014 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.