Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2016-12-26

Igartubeitik "Areago. Istorioak belarrietara Kontakizunak" argitalpen ilustratua aurkezten du

froga

Argitalpen honek Igartubeiti Baserri Museoak sustatutako "Areago. Istorioak belarrietara" euskarazko kontakizun laburren lehen eta bigarren deialdian saritutako kontakizunak biltzen ditu.

Areago ondare berrikuntza proiektua da, lenguai ezberdinen arteko erlazioaren bitartez, ondare eremuaren eta eremu artistikoaren arteko beste harreman mota batzuk aztertzen dituena. Areagok soinu eta literatur dimentsioak landu ditu sortu zenetik, baserria eta bere ingurunea berriro bisitatzea ahalbidetzen duten soinu ibilbideen bitartez eta gonbidatutako pertsonek sortutako kontakizun ezberdinak entzunez.

Oraingo honetan Areagok, kontakizunen laburren bitartez, parte hartzea, sorkuntza prozesuak eta Igartubeitiren inguruko narratiba berriak nabarmendu nahi ditu.

Aurkeztutako kontakizunak Igartubeiti Baserri Museoan oinarrituak daude eta soinu eremura egokitzeko gaitasunean enfasi berezia jartzen dute.

Argitalpen hau letren eta ilustrazio munduen arteko sorkuntza elkarrizketa bat da ere, gonbidatutako hiru ilustratzaileak kontakizun ezberdinen berrinterpretazio ariketa bat burutuz.

Lehenengo deialdian, 2014ean saritutako kontakizunak:

  • 1.saria: Upelak daraman bidea, Txus Arrietarena. 
  • 2. saria: Igartubeitiko sorgina, Gorka Azkaraterena.

Aipamen berezia lehen deialdian, 2014ean:

  • Baserriko lagunak, Mikel Babianok idatzia
  • Ai, usoa!, Aitor Fernandez de Martikorenaren kontakizuna. 
  • Denboraren joana; oroitzeko beharra, Nerea Guijarrubiak aurkeztua.

Bigarren deialdian, 2015ean saritutako kontakizunak:

  • 1. saria: Baserriak barre egiten duenean, Patxi Zubizarretarena.
  • 2. saria: Kupela bete muztio, Gorka Azkaraterena.

Kontakizunen interpretazio libre batetik abiatuz Ainara Altunak, Eider Eibarrek eta Maite Gurrutxagak ilustrazioak sortu dituzte.

Argitalpena pdf-n. 

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 722 978 Fax.: +34 943 880 138
  • E-maila: igartubeiti@gipuzkoa.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Ezkio Bidea. 1.km
    20709 EZKIO-ITSASO - Ezkio-Itsaso - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera Doan: Ostegunero, ICOM-eko kideak, 10 urtetik beherakoak eta Betizu bazkideak.Orokorra: 3,00 €Murriztua: 1,50 € (ikasle, talde, jubilatu, langabe, Nekatur-eko bezero, Eusko Ikaskuntza eta Hirukide bazkideak):Bisita gidatuak: 1,00 €Bisita bateraturako eskaintza: Zumalakarregi Museoarekin bisita bateraturako bonoa: 5 €

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Salmenta makinak
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.