2017-06-12
Baserri Eguna ekainak 18an Igartubeitin
Jardunaldi tematiko honetan, Igartubeitiko baratzera eta bere ingurunera bisita, umeentzako belar-meta tailerra eta bazkaria izango dira.

Programa:
12:00 Igartubeitiko baratze ekologikoa aurkezpen-solasaldia, Jakoba Errekondoren eskutik.12:00 Belar-meta tailerra, Ekoguneak eskainia.5etik 12ra urte bitarteko haurrei zuzendua. Parte hartzaileek “belar-meta”-ren garrantzia eta sinbolismoa ezagutuko dute eta beraien belar-meta egingo dute.
14:00 Bazkari herrikoia Bertatik Bertara produktuekin egina.Helduentzako: 5,00 € Umeentzat menua: 3,00 €
Parte hartu jardunaldian! Izen emateak. igartubeiti@gipuzkoa.eus; 943 72 29 78.
