Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2016-11-24

"Prado eskura" erakusketa irisgarria zabaldu dute San Telmo Museoak eta Pradorekin lankidetzan

San Telmo Museoak eta Museo Nacional del Prado-k Prado eskura erakusketa aurkeztu dute. Erliebezko sei irudiren bitartez, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei sei artelan ezagutzeko aukera eskainiko zaie. Erakusketa azaroaren 24tik 2017ko otsailaren 12ra arte egongo da zabalik San Telmo Museoko Laborategian honako ordutegian: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00. Sarrera doakoa da.

froga

Erakusketan Museo Nacional del Pradoko sei artelan eta San Telmo Museoko bat erakutsiko dira. Honako hauek dira Pradoko artelanak: Noli me tangere, Correggiorena, La fragua de Vulcano, Velázquezena, El quitasol, Goyarena, La Gioconda, Leonardo da Vinciren tailerrekoa, El caballero de la mano en el pecho, Grecorena, eta Bodegón con alcachofas, flores y recipientes de vidrio, Van der Hamen-ena. San Telmo Museoko obra Ignacio Zuloagaren Hamarretako (Tipos Vascos bezala ere ezaguna) da.

Proiektuak material gehigarriak ditu, hala nola, braillez idatzitako panelak eta kartelak, eta audiogidak erakusgai jarritako piezak ukitzean eskuekin egin beharreko ibilbidea egiteko beharrezkoak diren argibideak emateko. Gainera, eta esperientzia sentsorial hori jende mota orok bizi ahal izateko betaurreko opakuak (ikustea galarazten dutenak) ere eskuragarri egongo dira.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Donostiako Udala
  • Telefonoa: Teléfono: (00 34) 943 48 15 80
    Fax. 943 48 15 81
  • E-maila: santelmo@donostia.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Zuloaga Plaza 1
    20003 Donostia / San Sebastián - Donostia / San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Ordutegi orokorra (2013-03-04 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-20:00 10:00-20:00
Az 10:00-20:00 10:00-20:00
Og 10:00-20:00 10:00-20:00
Or 10:00-20:00 10:00-20:00
La 10:00-20:00 10:00-20:00
Ig 10:00-20:00 10:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra 6,00 € Programazioaren ezaugarrien arabera, denboraldi baterako erakusketek eurei dagokien prezioa eduki dezakete.

Sarrera murriztua 3,00 €  Ikasleak, Gaztekutxa edo ikasle txartela dutenak. 65 urtetik gorakoak (agiriak aurkeztuaz). Familia ugariak. 10 pertsona edo gehiagoko taldeak. San Telmo Museoko Lagunen Elkarteko kideak.

Doako sarrera Doakoa izango da bisitari guztientzat asteartetan urte osoan zehar. San Telmo Museoa_DKko bazkide txartela dutenak.San Telmo Museoa_DK bazkide babesle txartela dutenak.Gonbidapen_STM txartela dutenak.18 urtetik beherakoak (agiriak aurkeztuaz).Langabezian dauden pertsonak (agiriak aurkeztuaz).Irakaskuntza publikoko irakasle karneta.ICOM (Museoen Kontseilu Internazionala) elkarteko kideak, karneta aurkeztuaz.Turismoko Gida Ofizialak, gida ofizialaren karneta aurkeztuaz eta egiaztagiria. Donostia Kulturako bazkideek %10eko deskontua edukiko dute museoko sarrera orokorrean.

Zerbitzu osagarriak Museoak bisita hobetzeko asmoz, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:

Bai erakusketa iraunkorrera, nola denboraldi baterako erakusketara bisita gidatuak. Eskola-lantegi didaktikoak, animaziokoak, familiartekoak eta belaunaldien artekoak. Audiogiden zerbitzua museoa bisitatzeko. Bisitaldi gidatuak. Programatutako bisitaldien eskaera egiteko deitu 943 481561 zenbakira.

Programatutako bisitaldi gidatua museoan 3,00 € // Eskoletako bisitaldi gidatuak (gehienez 25 pertsona) 52,80 € (sarrera barne18 urtetik beherakoentzat) // Audiogida zerbitzua dohainik

Ekintzen ezaugarri eta iraupenaren arabera, dagokien prezioak zehaztuko dira.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Entzunezko gidak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.