Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2017-02-21

Pintura ezagunen xehetasun izkutuenak ere ikusteko esperientzia digitala San Telmon

Larunbat honetan, otsailak 25, 7 obra, 7 museo esperientzia digitala zabalduko da San Telmo Museoan. Bertan, pintura ezagunak formatu digitalean erreproduzituko dira bereizmen altuan; hain altua, ezen begien bistara ikusten ez diren xehetasunak ere hauteman ahal izango diren. Gainera, arte lanen inguruko multimedia informazio interaktiboa eskainiko du.

froga

Esperientzian Europako museotako lan hauez gozatu ahal izango da: The Garden of Eden with the Fall of Man (Jan Brueghel the Elder & Peter Paul Rubens, Mauritshuis), Las bodas de Camacho (Josep Maria Sert, Fundación Banco Santander), Arlequin (Juan Gris, Fundación Telefónica), The Artist's Wife (Laurits Andersen Ring, Statens Museum for Kunst), Carta Portulana del mar Mediterráneo (Anonimoa, Biblioteca Nacional de España),  Zaldei, Ekain haitzuloko margoa (Eusko Jaurlaritza), Rue Saint-Honoré arratsaldez. Euri efektua (Camille Pissarro, Museo Thyssen-Bornemisza).

Esperientzia digitala martxoaren 26ra arte egongo da zabalik museoko Laborategian, asteartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara. Sarrera doakoa izango du.

Proiektu hau Koldo Garcíak sustatu du Kutxa Kultur Enearen bidez, eta San Telmo Museoaren laguntza izan du. Alor teknologikoak LG eta Second Canvasen laguntza izan du.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Donostiako Udala
  • Telefonoa: Teléfono: (00 34) 943 48 15 80
    Fax. 943 48 15 81
  • E-maila: santelmo@donostia.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Zuloaga Plaza 1
    20003 Donostia / San Sebastián - Donostia / San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Ordutegi orokorra (2013-03-04 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-20:00 10:00-20:00
Az 10:00-20:00 10:00-20:00
Og 10:00-20:00 10:00-20:00
Or 10:00-20:00 10:00-20:00
La 10:00-20:00 10:00-20:00
Ig 10:00-20:00 10:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra 6,00 € Programazioaren ezaugarrien arabera, denboraldi baterako erakusketek eurei dagokien prezioa eduki dezakete.

Sarrera murriztua 3,00 €  Ikasleak, Gaztekutxa edo ikasle txartela dutenak. 65 urtetik gorakoak (agiriak aurkeztuaz). Familia ugariak. 10 pertsona edo gehiagoko taldeak. San Telmo Museoko Lagunen Elkarteko kideak.

Doako sarrera Doakoa izango da bisitari guztientzat asteartetan urte osoan zehar. San Telmo Museoa_DKko bazkide txartela dutenak.San Telmo Museoa_DK bazkide babesle txartela dutenak.Gonbidapen_STM txartela dutenak.18 urtetik beherakoak (agiriak aurkeztuaz).Langabezian dauden pertsonak (agiriak aurkeztuaz).Irakaskuntza publikoko irakasle karneta.ICOM (Museoen Kontseilu Internazionala) elkarteko kideak, karneta aurkeztuaz.Turismoko Gida Ofizialak, gida ofizialaren karneta aurkeztuaz eta egiaztagiria. Donostia Kulturako bazkideek %10eko deskontua edukiko dute museoko sarrera orokorrean.

Zerbitzu osagarriak Museoak bisita hobetzeko asmoz, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:

Bai erakusketa iraunkorrera, nola denboraldi baterako erakusketara bisita gidatuak. Eskola-lantegi didaktikoak, animaziokoak, familiartekoak eta belaunaldien artekoak. Audiogiden zerbitzua museoa bisitatzeko. Bisitaldi gidatuak. Programatutako bisitaldien eskaera egiteko deitu 943 481561 zenbakira.

Programatutako bisitaldi gidatua museoan 3,00 € // Eskoletako bisitaldi gidatuak (gehienez 25 pertsona) 52,80 € (sarrera barne18 urtetik beherakoentzat) // Audiogida zerbitzua dohainik

Ekintzen ezaugarri eta iraupenaren arabera, dagokien prezioak zehaztuko dira.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Entzunezko gidak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.