Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2017-07-18

Louise Dahl-Wolfe-ren moda argazkiak San Telmo Museoan ikusgai urrira bitarte

San Telmo Museoak gaur Louise Dahl Wolf. Estilo propioarekin erakusketa aurkeztu du. Museoko Laborategian, uztailaren 18tik urriaren 1era arte ikusgai izango dira bere garaiko moda argazkilaritzan berritzaile izandako Louise Dahl-Wolferen 100 bat irudi, doako sarrerarekin.

froga

Bere argazkilari ibilbidearen gehiena Harper’s Bazaar aldizkarian eman zuen, 1936tik 1958ra, eta bitarte horretan, estatubatuar aldizkariak kolorezko 600 argazki, 86 portada eta zuri-beltzezko 3.000 argazkitik gora argitaratu zizkion.

Zuri-beltzezko eta kolorezko modako argazkilaritza lardaskatu zuen, eta aitzindarietako bat izan zen modako argazkilaritza argi naturalez eta kanpoaldean egiten, modeloak askotariko tokietan jarriz (Arizona, Kaliforniako basamortua, Miami, Hawaii…) eta urruneko lekuetara eramanez, Ipar Afrikara (Kairuan, Hammamet), Amerikara (Mexiko, Kuba...) edo Europara (Espainia, Paris, Italia…). Kanpoaldeak Harper’s Bazaareko portadetan jartzen hasi ziren, eta jantziak bere berezko testuinguruan egiten zuen distira: hondartza, mendia, hiria… Dahl-Wolferen argazkiak, soilak dira konposizioaren aldetik, eta ezin hobe ezkontzen ziren modeloek erakutsitako Balenciaga edo Dior-en soinekoen purutasun formalarekin. Modeloek era naturalean posatzen zuten, eta emakume modernoaren irudia ematen: librea eta independentea. Emakume horrek bidaiatzen du, irakurtzen, museoak eta arte galeriak bisitatzen, argazkiak egiten, margotzen…

1938an, Harper’s Bazaar aldizkariak, lehenengo aldiz, Louise Dahl-Wolfe Hollywoodera bidali zuen zinemako izarren erretratuak egitera. Garai horretan, artean estudioko erretratuak nagusitzen ziren, ikonoak sortzen zituzten, eta xarma gehitzen, fokuen zein era guztietako ukituen bitartez. Horrek aukera eman zion Hollywoodeko erretratuen bidez esperimentatzeko, argi naturala baliatuz eta erretratatutakoak kanpoaldeetan posatzera bultzatuz. Une horretatik aurrera, Dahl-Wolfe Hollywoodera bidali zuten urtero zinema industria berriko izen handiei erretratuak egiteko.

Aktore ugariri egin zien erretratua, adibidez, Vivien Leigh, Marlene Dietrich, Carole Lombard, Bette Davis, Ginger Rogers, Orson Welles edo Charles Boyer.

La Fábrica eta Montpellierreko Le Pavillion-en eskutik datorren  erakusketa hau Oliva María Rubiok komisariatu du. Estatu Batuetatik kanpo bere bakarkako lehenengo erakusketa da eta Madrilen eta Montpellierren egon ondoren dator San Telmo Museora. Ondoren, Londresko Fashion and Textile Museum-era joango da.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Donostiako Udala
  • Telefonoa: Teléfono: (00 34) 943 48 15 80
    Fax. 943 48 15 81
  • E-maila: santelmo@donostia.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Zuloaga Plaza 1
    20003 Donostia / San Sebastián - Donostia / San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Ordutegi orokorra (2013-03-04 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-20:00 10:00-20:00
Az 10:00-20:00 10:00-20:00
Og 10:00-20:00 10:00-20:00
Or 10:00-20:00 10:00-20:00
La 10:00-20:00 10:00-20:00
Ig 10:00-20:00 10:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra 6,00 € Programazioaren ezaugarrien arabera, denboraldi baterako erakusketek eurei dagokien prezioa eduki dezakete.

Sarrera murriztua 3,00 €  Ikasleak, Gaztekutxa edo ikasle txartela dutenak. 65 urtetik gorakoak (agiriak aurkeztuaz). Familia ugariak. 10 pertsona edo gehiagoko taldeak. San Telmo Museoko Lagunen Elkarteko kideak.

Doako sarrera Doakoa izango da bisitari guztientzat asteartetan urte osoan zehar. San Telmo Museoa_DKko bazkide txartela dutenak.San Telmo Museoa_DK bazkide babesle txartela dutenak.Gonbidapen_STM txartela dutenak.18 urtetik beherakoak (agiriak aurkeztuaz).Langabezian dauden pertsonak (agiriak aurkeztuaz).Irakaskuntza publikoko irakasle karneta.ICOM (Museoen Kontseilu Internazionala) elkarteko kideak, karneta aurkeztuaz.Turismoko Gida Ofizialak, gida ofizialaren karneta aurkeztuaz eta egiaztagiria. Donostia Kulturako bazkideek %10eko deskontua edukiko dute museoko sarrera orokorrean.

Zerbitzu osagarriak Museoak bisita hobetzeko asmoz, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:

Bai erakusketa iraunkorrera, nola denboraldi baterako erakusketara bisita gidatuak. Eskola-lantegi didaktikoak, animaziokoak, familiartekoak eta belaunaldien artekoak. Audiogiden zerbitzua museoa bisitatzeko. Bisitaldi gidatuak. Programatutako bisitaldien eskaera egiteko deitu 943 481561 zenbakira.

Programatutako bisitaldi gidatua museoan 3,00 € // Eskoletako bisitaldi gidatuak (gehienez 25 pertsona) 52,80 € (sarrera barne18 urtetik beherakoentzat) // Audiogida zerbitzua dohainik

Ekintzen ezaugarri eta iraupenaren arabera, dagokien prezioak zehaztuko dira.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Entzunezko gidak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.