Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2017-10-26

Lau hamarralditan zehar sortutako lanak "12+1. Arte Ederretako udal bekak (1893-1936)" erakusketan

San Telmo Museoak erakusketa berria aurkeztu du gaur: 12+1. Arte Ederretako udal bekak (1893-1936). Erakusketa urriaren 26tik 2018ko otsailaren 4ra izango da ikusgai. 1893tik 1936ra Donostiako Udalaren bekak jasotako 13 egileen -12 gizonezko eta emakumezko bat- lanak aurkezten ditu, erakusketaren komisario lana ere egin duen Mikel Lertxundi Galianaren ikerketaren ondoren.

froga

Erakusketa honen asmoa zera da, beka-kontratuari esker udal bilduman sartu ziren obrak erakustea, eta, aldi berean, oro har ahazturik dauden sortzaileak berreskuratzea: Francisco López Alén, Benito Martínez Sierra, Inocencia Arangoa, José Aguirre, Ángel Cabanas Oteiza, José Arangoa, Jenaro Echeverribar, Edmundo Paillole, Venancio Ayerza, Jesús Martínez Utrilla, José Bengoechea eta Luis Álvarez.

XIX. mendean eta XX. mendeko lehen erdian, gazte donostiarrek beren bokazio artistikoari jarraitu nahi bazioten, zailtasun handiak topatzen zituzten. Lehenik eta behin, gehienak irakasle partikular batekin eta hiriko bertako Arte eta Ofizioen eskolan ekiten zieten ikasketei, baina, gero, zaila suertatzen zitzaien beren prestakuntzan gehiago sakontzea. Ikasten jarraitzeko asmoz Madrilera edo atzerrira joan nahi zutenek dirua zuten oztopo. Hori dela-eta, XIX. mendearen amaieran, Donostiako Udalak, hutsune hori bete nahian, beka-sistema bat sortu zuen, Arte Ederren arloan trebeak zirenei baina ikasten jarraitzeko modurik ez zutenei laguntze aldera. Hala, lau hamarraldi iraun zuen lehen fase honetan, hamahiru artistek ikasi zuten beraiek hautatutako zentroan bekari esker.

Erakusketa zabaltzearekin batera, katalogoa argitaratu du museoak, Mikel Lertxundi Galianak egindako ikerketaren emaitza biltzen duena. Museoan egongo da salgai 20 euroan.

Bestalde, erakusketan sakontzeko jarduerak ere antolatu ditu, denak ere Mikel Lertxundi Galianak berak gidatuak: bi bisita gidatu berezi (azaroaren 9an eta 2018ko urtarrilaren 18an) eta J. Echeverribarren Costa Brava artelanaren inguruko hitzaldia (2018ko urtarrilaren 7an).

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Donostiako Udala
  • Telefonoa: Teléfono: (00 34) 943 48 15 80
    Fax. 943 48 15 81
  • E-maila: santelmo@donostia.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Zuloaga Plaza 1
    20003 Donostia / San Sebastián - Donostia / San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Ordutegi orokorra (2013-03-04 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-20:00 10:00-20:00
Az 10:00-20:00 10:00-20:00
Og 10:00-20:00 10:00-20:00
Or 10:00-20:00 10:00-20:00
La 10:00-20:00 10:00-20:00
Ig 10:00-20:00 10:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra 6,00 € Programazioaren ezaugarrien arabera, denboraldi baterako erakusketek eurei dagokien prezioa eduki dezakete.

Sarrera murriztua 3,00 €  Ikasleak, Gaztekutxa edo ikasle txartela dutenak. 65 urtetik gorakoak (agiriak aurkeztuaz). Familia ugariak. 10 pertsona edo gehiagoko taldeak. San Telmo Museoko Lagunen Elkarteko kideak.

Doako sarrera Doakoa izango da bisitari guztientzat asteartetan urte osoan zehar. San Telmo Museoa_DKko bazkide txartela dutenak.San Telmo Museoa_DK bazkide babesle txartela dutenak.Gonbidapen_STM txartela dutenak.18 urtetik beherakoak (agiriak aurkeztuaz).Langabezian dauden pertsonak (agiriak aurkeztuaz).Irakaskuntza publikoko irakasle karneta.ICOM (Museoen Kontseilu Internazionala) elkarteko kideak, karneta aurkeztuaz.Turismoko Gida Ofizialak, gida ofizialaren karneta aurkeztuaz eta egiaztagiria. Donostia Kulturako bazkideek %10eko deskontua edukiko dute museoko sarrera orokorrean.

Zerbitzu osagarriak Museoak bisita hobetzeko asmoz, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:

Bai erakusketa iraunkorrera, nola denboraldi baterako erakusketara bisita gidatuak. Eskola-lantegi didaktikoak, animaziokoak, familiartekoak eta belaunaldien artekoak. Audiogiden zerbitzua museoa bisitatzeko. Bisitaldi gidatuak. Programatutako bisitaldien eskaera egiteko deitu 943 481561 zenbakira.

Programatutako bisitaldi gidatua museoan 3,00 € // Eskoletako bisitaldi gidatuak (gehienez 25 pertsona) 52,80 € (sarrera barne18 urtetik beherakoentzat) // Audiogida zerbitzua dohainik

Ekintzen ezaugarri eta iraupenaren arabera, dagokien prezioak zehaztuko dira.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Entzunezko gidak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.