Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2018-03-23

Argazki-liburuen fenomenoa San Telmo Museora iritsi da

San Telmo Museoak Argazki-liburuen fenomenoa aurkeztu du gaur. Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroak (CCCB) eta Foto Colectania Fundazioak batera ekoiztu duten erakusketa hau San Telmo Museoan bisitatu daiteke 2018ko martxoaren 24tik ekainaren 17ra arte.

froga

Argazki-liburuen fenomenoa erakusketak argazki-liburuak kultura bisual garaikidean duen balioa nabarmendu nahi du, eta aldi berean argazkilaritzaren historiaren interpretazio berri batproposatzen du argazki-liburuen eta argazki inprimatuen bitartez.

Ikuspegien arteko elkarrizketa bat da erakusketa, berau antolatu duten nazioarteko komisarioen artekoa. Hala, sei atal tematiko aurkezten dira bertan, argazki-liburuaren kontzeptura oso ikuspegi anitzetatik hurbiltzeko aukera eskainiz. Moritz Neumüller da erakusketaren komisario exekutiboa. Gainera, nazioarteko eta tokiko artistek, kolektiboek, editoreek, adituek eta liburu-saltzaileek ere esku hartu dute.

Erakusketa 2017an ikusi ahal izan zen Bartzelonan, eta oraingo honetan egokitu egin da Donostian aurkezteko. Hala, atal bat gehitu da Gabriela Cendoyaren bildumako liburuetako batzuk ezagutzera emateko, 2017an museoari maileguan utzi zizkionak jendaurrean ikusgai egon zitezen.

Gabriela Cendoyaren bildumako liburuak ikusgai bakarrik ez, horiek ukitzeko eta kontsultatzeko aukera ere egongo da larunbatetan (martxoaren 31n hasita) 17:00etatik 12:00etara.

Argazki-liburuen inguruko jarduerak

Erakusketarekin lotuta San Telmo Museoak askotariko jarduerak antolatu ditu publiko guztietantzat: mahai-inguruak, hitzaldia, tailerrak, bookjockey sesioa eta bisita gidatu bereziak, besteak beste.

Asteburu honetan izango dira lehen jarduerak. Batetik, Liburu artean jolasean familia tailerra, bihar, martxoak 24; eta, bestetik, puntako parte hartzaileak izango dituen mahai-ingurua igandean, martxoak 25: Martin Parr, Horacio Fernández eta Gabriela Cendoya. Gainera, beste hizlari hauek ere entzuteko aukera egongo da ekainera bitartean: Awoiska Van der Molen, Federico Clavarino, Jon Cazenave, Laia Abril, Colin Pantall, Julián Barón eta Lee Fontanella.

Bestalde, aspektu sortzailea lantzeko aukera ugari egongo da publiko guztientzako tailerrei esker:  Nagore Legarretak bi argazkilaritza tailer eskainiko ditu, eta Julia Baronek eta Leticia Tojarrek sormen tailer bat. Halaber, apirilaren 27-29 artean argazkilaritza Paisaia, lurraldea eta identitatea tailer espezializatua eskainiko dute Awoiska van der Molenek, Federico Clavarinok eta Jon Cazenavek. Denak izen-ematearekin dira.

Aldi baterako erakusketetan ohikoa den bezala, bisita gidatu programatuak egongo dira asteartetan eta larunbatetan (martxoaren 31tik hasita), erakusketarako sarrerarekin: 11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz. Baina ez hori bakarrik, Zeharkako begiradak bisitetan protagonista ezberdinek euren ikuspuntua azalduko dute erakusketari buruz: Jon Cazenave, Irene Mendoza, Gabriela Cendoya, Enrique Ordoñez eta Miren Pastor. Hauetan parte hartzea doakoa izango da, baina, aurrez izena eman beharko da.

Azkenik, maiatzaren 12an saio berezia izango da: bookjockey festa.

Informazio eguneratua agendan

Jardueren inguruko informazio xehea eta eguneratua webguneko agenda atalean kontsulta daiteke, edo, bestela, museoko asteroko buletinean izen emanda.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Donostiako Udala
  • Telefonoa: Teléfono: (00 34) 943 48 15 80
    Fax. 943 48 15 81
  • E-maila: santelmo@donostia.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Zuloaga Plaza 1
    20003 Donostia / San Sebastián - Donostia / San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Ordutegi orokorra (2013-03-04 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-20:00 10:00-20:00
Az 10:00-20:00 10:00-20:00
Og 10:00-20:00 10:00-20:00
Or 10:00-20:00 10:00-20:00
La 10:00-20:00 10:00-20:00
Ig 10:00-20:00 10:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra 6,00 € Programazioaren ezaugarrien arabera, denboraldi baterako erakusketek eurei dagokien prezioa eduki dezakete.

Sarrera murriztua 3,00 €  Ikasleak, Gaztekutxa edo ikasle txartela dutenak. 65 urtetik gorakoak (agiriak aurkeztuaz). Familia ugariak. 10 pertsona edo gehiagoko taldeak. San Telmo Museoko Lagunen Elkarteko kideak.

Doako sarrera Doakoa izango da bisitari guztientzat asteartetan urte osoan zehar. San Telmo Museoa_DKko bazkide txartela dutenak.San Telmo Museoa_DK bazkide babesle txartela dutenak.Gonbidapen_STM txartela dutenak.18 urtetik beherakoak (agiriak aurkeztuaz).Langabezian dauden pertsonak (agiriak aurkeztuaz).Irakaskuntza publikoko irakasle karneta.ICOM (Museoen Kontseilu Internazionala) elkarteko kideak, karneta aurkeztuaz.Turismoko Gida Ofizialak, gida ofizialaren karneta aurkeztuaz eta egiaztagiria. Donostia Kulturako bazkideek %10eko deskontua edukiko dute museoko sarrera orokorrean.

Zerbitzu osagarriak Museoak bisita hobetzeko asmoz, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:

Bai erakusketa iraunkorrera, nola denboraldi baterako erakusketara bisita gidatuak. Eskola-lantegi didaktikoak, animaziokoak, familiartekoak eta belaunaldien artekoak. Audiogiden zerbitzua museoa bisitatzeko. Bisitaldi gidatuak. Programatutako bisitaldien eskaera egiteko deitu 943 481561 zenbakira.

Programatutako bisitaldi gidatua museoan 3,00 € // Eskoletako bisitaldi gidatuak (gehienez 25 pertsona) 52,80 € (sarrera barne18 urtetik beherakoentzat) // Audiogida zerbitzua dohainik

Ekintzen ezaugarri eta iraupenaren arabera, dagokien prezioak zehaztuko dira.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Entzunezko gidak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.