Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2018-06-15

San Telmok Fermin Muguruzaren "Black is Beltza" erakusketa aurkeztu du

San Telmo Museoak Black is Beltza hartuko du 2018ko ekainaren 15etik irailaren 30era, Fermin Muguruzaren eta Azkuna Zentroaren proiektua, artistak Harkaitz Cano idazlearekin eta Jorge Alderete ilustratzailearekin batera sortutako eleberri grafikoan oinarritutakoa. Erakusketa erabat berrituta dator San Telmoko Laborategira: irailean aurkeztuko den animazio filmerako erabilitako edukiekin.

froga

Erakusketak, zuzenean edo zeharka, proiektuaren fase ezberdinak elikatu dituen materiala biltzen du. Egileari narrazioa egituratzen lagundu dioten prentsa artikuluak eta nobela ilustratuaren marrazki originalak. Baita garaiko egoera soziopolitiko eta kulturala islatzen duten ikus-entzunezko materiala ere.

1965eko gertakari bat abiapuntu

Black is Beltza proiektuak 1965eko New Yorkeko Erakusketa Unibertsalean Iruñeko erraldoiek eduki zuten presentzia du abiapuntu; musika, maitasuna eta iraultza nahasten dituen akzio eta espioitza istorioa eraikitzen du.

Proiektu hau burutzearen motibazioa Muguruzak prentsan irudi bat aurkitzen duenean sortuko da: “New Yorken, 1965ean ateratako argazki bat hain zuzen ere. Argazkian, Iruñeko erraldoien konpartsa agertzen da, San Fermin jaien ohiko irudia, New Yorkeko 5. Hiribidetik desfilatzen. Arrazagatiko istiluak zirela eta, erraldoi beltzen parte-hartzea debekatu zela aipatzen zen honen argazki-oinean. Hori irakurtzean istorioa hemen zegoela jakin nuen”.

Gertaera historiko hori abiapuntu hartuta, Manexen begiradatik 1960ko hamarkada markatuko zituzten gertakizunetako asko kontatuko dira: Malcom X hil ondorengo arrazagatiko liskarrak; jada mitikotzat dugun The Factory inguratzen zuten pertsonaien eszentrikotasunak; kubatar División de Inteligencia zerbitzu sekretuen eta Ameriketako Estatu Batuetako Black Panthersen arteko aliantzak; garaiko musika jaialdietan psikodelia proto-hippieak eduki zuen eragina; Gerra Hotzaren garaian alderdi ezberdinetako espioitzen interes jokoak; Che-ren espiritua Congon, Aljerian eta honen heriotza Bolivian; eta bukatzeko, gure backyard-a: zaharkitutako Frankoren diktadura grisa.

Jarduerak

Erakusketarekin lotuta, jarduera ugari antolatu du museoak udarako. Batetik, animaziozko filmen proiekzioak egongo dira uztailaren 3, 10 eta 17an; bestetik, San Telmo Gaua egongo da uztailaren 21ean irekiera bereziarekin eta zuzeneko musikarekin, eta, azkenik, irailean Fermin Muguruzak bi bisita gidatu eskainiko ditu iraileran.

Ikusi hemen jardueren inguruko xehetasunak.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Donostiako Udala
  • Telefonoa: Teléfono: (00 34) 943 48 15 80
    Fax. 943 48 15 81
  • E-maila: santelmo@donostia.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Zuloaga Plaza 1
    20003 Donostia / San Sebastián - Donostia / San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Ordutegi orokorra (2013-03-04 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-20:00 10:00-20:00
Az 10:00-20:00 10:00-20:00
Og 10:00-20:00 10:00-20:00
Or 10:00-20:00 10:00-20:00
La 10:00-20:00 10:00-20:00
Ig 10:00-20:00 10:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra 6,00 € Programazioaren ezaugarrien arabera, denboraldi baterako erakusketek eurei dagokien prezioa eduki dezakete.

Sarrera murriztua 3,00 €  Ikasleak, Gaztekutxa edo ikasle txartela dutenak. 65 urtetik gorakoak (agiriak aurkeztuaz). Familia ugariak. 10 pertsona edo gehiagoko taldeak. San Telmo Museoko Lagunen Elkarteko kideak.

Doako sarrera Doakoa izango da bisitari guztientzat asteartetan urte osoan zehar. San Telmo Museoa_DKko bazkide txartela dutenak.San Telmo Museoa_DK bazkide babesle txartela dutenak.Gonbidapen_STM txartela dutenak.18 urtetik beherakoak (agiriak aurkeztuaz).Langabezian dauden pertsonak (agiriak aurkeztuaz).Irakaskuntza publikoko irakasle karneta.ICOM (Museoen Kontseilu Internazionala) elkarteko kideak, karneta aurkeztuaz.Turismoko Gida Ofizialak, gida ofizialaren karneta aurkeztuaz eta egiaztagiria. Donostia Kulturako bazkideek %10eko deskontua edukiko dute museoko sarrera orokorrean.

Zerbitzu osagarriak Museoak bisita hobetzeko asmoz, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:

Bai erakusketa iraunkorrera, nola denboraldi baterako erakusketara bisita gidatuak. Eskola-lantegi didaktikoak, animaziokoak, familiartekoak eta belaunaldien artekoak. Audiogiden zerbitzua museoa bisitatzeko. Bisitaldi gidatuak. Programatutako bisitaldien eskaera egiteko deitu 943 481561 zenbakira.

Programatutako bisitaldi gidatua museoan 3,00 € // Eskoletako bisitaldi gidatuak (gehienez 25 pertsona) 52,80 € (sarrera barne18 urtetik beherakoentzat) // Audiogida zerbitzua dohainik

Ekintzen ezaugarri eta iraupenaren arabera, dagokien prezioak zehaztuko dira.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Entzunezko gidak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.