2011-04-08
Pello Añorgaren ipuin kontaketa Ataunen

2011ko apirilaren 16an, 11.30etan Pello Añorga ipuin-kontalari ezaguna izango da Ataungo Barandiaran Museoan, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatuta. "Kontu zaharrak eta berriak" saioarekin haurrak eta baita nagusiek ere ederki gozatzeko aukera izango dute. 5 eta 10 urte bitarteko haurrentzat gomendatuta dago saioa. Era berean, oraindik ezagutzen ez duenarentzat aukera paregabea izan daiteke Jose Migel Barandiaranen bizitza eta lanaren inguruko museo eder hau ikusteko. Ekitaldia doakoa izango da.
Anima zaitez eta etorri museora!
