2011-04-20
Ipuin-kontaketa arrakastatsua Ataunen

Pello Añorgak Ataungo Barandiaran Museoan eskainitako "Kontu zaharrak eta berriak" saioak harrera bikaina izan zuen. 50 haur eta 20 guraso bildu ziren eta gozatu ederra hartu zuten kontalari "maisuaren" eskutik. Kontakizun ederrak entzuteaz gain, zuzenean parte hartzeko aukera izan zuten hitzez, kantatuz eta baita dantzatuz ere. Joxe Arratibeli omenaldia ere egin nahi izan zion Añorgak, hark bildutako ipuin baten bertsioa kontatuz.
