2011-07-08
Errota Eguna Barandiaran Museoan

2011ko uztailaren 9an Errota Eguna ospatuko da Ataungo Barandiaran Museoan; Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak eta Ataungo Udalak antolatuta, Atauniker elkartearen lankidetzaz. Egitarau zabala bezain interesgarria eskainiko da, jarduera guztiak doakoak izanik. Errota eta antigoaleko zerrategia martxan jarriko dira eta bisita gidatuak egingo dira. Ogia egiteko prozesu osoa ikusteko aukera ere izango da.
Gainera, Mitologia eta lanbide zaharren ibilaldi gidatua egingo da San Martin plazatik abiatuta (izena eman behar da aurrez). Haurrentzat eskulan tailerrak egongo dira Mitologiako pertsonaien karetak eta txapak eginaz.
Bestalde, Barandiaran Museoaren ateak zabalik egongo dira goizez eta arratsaldez.
16:30ean Lizarrustiko Parketxean "Enirio-Aralar Mankomunitatea: 600 urte" erakusketaren bisita gidatua eskainiko da.
Anima zaitez eta etorri museora!
