Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2011-07-12

Errota Egun arrakastatsua Ataunen

froga

Uztailaren 9an Errota Eguna ospatu zen Ataunen eta bertara hurbildu ziren 500 bisitari ingururen artean harrera bikaina izan zuen egun osoko ekitaldi honek.

Goizez Jose Migel Barandiaran Museoaren inguruan antolatu zen festan bisitariek hainbat aukera izan zituzten: eguna San Martin auzoan hasi zen, Mitologia eta lanbide zaharren inguruko gaiak landuz ibilaldi gidatua eginez San Gregorio auzoraino.
Bertan, errota eta zerrategia martxan jarri ziren eta gainera, antzinako ogi-labea ere piztu zen. Ogiaren prozesu guztia burutu ondoren egindako ogi opilak txistorrarekin dastatzeko aukera izan zuten bertan ziren bisitari guztiek.
Honekin batera, Barandiaran Museoa bisitatzeko aukera ezin hobea izan zen eta haurrek goiz bikaina pasa zuten mitologia tailerrean parte hartuz. Arratsaldean, Lizarrustiko Parketxean, Enirio Aralar Mankomunitatearen 600.urtehurrenaren erakusketara bisita gidatua egiteko aukera izan zuten bisitariek.

Barandiaran Museoa eta Lizarrustiko Parketxea zabalik daude egunero astelehenak salbu eta hurrengo ekitaldi berezia uztailaren 30ean izango da.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.