Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2013-03-22

Ekintza ugari Aste Santurako Aralarko Parke Naturalean

Gipuzkoako Parketxe Sareko Fundazioak Aste Santurako adin guztietako herritarrei zuzendutako egitarau erakargarria eskainiko du Aralarko Parke Naturalean.

froga

 Hasteko, Martxoaren 28tik Apirilaren 7ra bitartean Barandiaran museoaren errota martxan jarriko dugu egunero eguerdiko 12.30ean. Horrekin batera, museoa, zerrategia eta errota ezagutzeko bisita gidatua antolatuko da 2 €-ren truke. Ordu bat lehenago, aldiz, taloak egiteko tailerra programatuta dago talo goxoenak prestatzen ikasteko aldez aurretik izena eman behar da -helduek 5 € ordainduko dituzte eta 12 urtez azpiko haurrek eta taldeek 3 €-. Eskaintza interesgarri hau osatzeko bi ibilaldi gidatu prestatu dituzte Lizarrustiko Parketxean, martxoak 30erako eta apirilaren 6rako (larunbatak). Goizeko 10.30ean aterako dira Lizarrustitik Lareora gero Lizarrustira berriz ere bueltatzeko. Aldez aurretik izena eman behar duzu 943 180 335 edo 943670637 telefono zenbakietan edo barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikora email bat bidaliz, helduen kasuan txangoa 3 €koa izango da eta 12 urte azpiko haurren kasuan, berriz, 1,5 eurokoa. Ibilbidea ederra bezain erreza da, publiko guztiarentzat aproposa.

Izen ematea:

943 180335/ 943 670637

barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

www.gipuzkoamendizmendi.net

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.