Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2013-06-18

Aurkikuntza berriak Aralarren

froga

Laurogeitamargarren hamarkadaren amaieran Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlan talde batek, Jose Antonio Mujika Alustizairakaslearen zuzendaritzapean, Aralarko paisaiaren eta populamentuaren bilakaerari buruzko ikerlana hasi zuen. Abeltzaintzarako erabilitako mendiko eremu baten espazio antolakuntzaren eta kudeaketaren ibilbidea aztertzea du helburu, lan etnografiko hutsa gaindituz, hots, esparru horren okupazio sekuentzia eta han dauden eraikuntzen bilakaera jorratuz. Izan ere, Aralar mendi-eremuetan lurraldea antolatzeko erabiliriko erreferentziak aztertzeko toki egokia da, besteak beste, abeltzaintzak ibilbide luzea duelako han.

Datorren larunbateanekainak 22, 2011tik gaurdaino Ondarre deritzon harantxoan eta haren ondoan egindako aurkikuntzak bertatik bertara ikusteko aukera izango da, J. A. Mujika Alustiza irakaslearen eskutik. Doakoa izango da eta aurrez izena ematea komeni da 943180335 - 943670249 telefono-zenbakietara deituz edo barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net posta elektronikoaren bitartez.

Bi elkargune izango dira aukeran:-1. abiapuntua: 9:00etan Lizarrustiko Parketxean. Ibilaldia Lizarrustiko Parketxetik egin nahi dutenentzat.

-2. abiapuntua: 10:30ean Aralarko Mankomunitateko langan (Errekabeltz ondoan)

Amaiera-ordutegiak:

12:30ean Aralarko Mankomunitateko mugako langan14:00etan Lizarrustin

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.