Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2013-11-26

Antzinako jakintza eta ohiturak berreskuratuz

Larunbat honetan egun berezia ospatuko da Ataungo JM Barandiaran museoan. Egunaren ildoa gure arbasoek zituzten ohitura eta jakintzak berreskuratu eta ezagutzea izango da

froga

10:00-12:00: Fenologiaren inguruko ibilaldi gidatu berezia

Fenologia, klimak eta urtaroen urtetik urterako gorabeherek izaki bizidunetan duten eragina jorratzen duen gaia da. Fenologiaren bitartez naturaren ezagutza bultzatu nahi da ezagutza-maitasuna-zaintza oinarritzat hartuz. Luis Mari Zaldua aditua izango da ibilaldi honen gidaria eta honek natura ezagutzearen “erabilgarritasuna” azpimarratuko digu, horretarako nekazariek eta abeltzainek ezagutza hori nola erabiltzen duten ikusiz. Izaki bizidun guztien garrantzia eta hauetan erreparatzeak duen garrantzia nabarmenduko da.

12:00-13:45: Talo tailerra haurrentzat

Haurrak gure inguruan artoak eta arto-lanak duen eta izan duen garrantziaz jabetzeko aukera paregabea da, galdutako antzinako elikadura-ohitura hau berreskuratuz. Beraiek bertan egindako taloa dastatuz amaituko da tailerra.

11:00-14:00 Errota eta zerrategira bisita gidatuak eta Barandiaran Musora bisita

Barandiaran Museo atzean dagoen errota zein zerrategira bisita gidatuak egingo dira goizean zehar eta noski, museoa ikusteko aukera ere izango du bisitariak.

Sarrera: 2 euro. Prezioaren barnean: Ibilaldi gidatua + talo tailerra haurrentzat + errota eta zerrategira bisita gidatua + museoko sarrera.

Ibilaldi zein talo tailerrean parte hartzeko ezinbestekoa izango da erreserba egitea.

Izena emateko eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakiak daude bisitarien eskura: 943 18 03 35 / 943 49 50 69, hala nola helbide elektronikoa barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.