Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2014-06-13

Errota Eguna Barandiaran Museoan

Datorren larunbatean, ekainak 14, larunbata, Errota Eguna antolatu dugu Ataungo Barandiaran Museoan.

Goizean zehar hainbat jarduera antolatuko ditugu. Ogia egiten ikasteko tailer bat egingo dugu aditu baten eskutik, ibilaldi motz bat egingo dugu leku-izenen bidez paisaia interpretatzen ikasteko, errota/zerretegira bisita gidatuak egongo dira eta Barandiaran Museoa bisitatzeko aukera ere egongo da.

froga

Datorren larunbatean, ekainak 14, larunbata, Errota Eguna antolatu dugu Ataungo Barandiaran Museoan. Goizean zehar hainbat jarduera antolatuko ditugu:

10:00 Ibilaldi gidatua (euskaraz). Leku izenen bidez gizakiaren eta ingurunearen arteko elkarreragina hobeto ulertzen erakutsiko da, toponimiak paisaia interpretatzen laguntzen digu eta.

10:30ean eta 11:30ean ogia egiteko tailerra. Route33-ko Felix Garrido sukaldari adituarekin kalitateko ogiaren sekretuak ezagutzeaz gain (gaztelaniaz), opil bana egingo dugu, antigoaleko labea erabiliz.

11:30etik aurrera Errota/zerrategia eta Barandiaran Museoa bisitatzeko aukera.

Goiz pasa osoaren prezioa 3€-koa da aurrez erreserba eginda eta 5€-koa egunean bertan (dena barne, ibilaldi gidatua, ogi tailerra, errota/zerrategira bisita gidatua eta museora sarrera).

Oharrak: Aurrez izena eman behar da lekua ziurtatua izateko. Ibilaldi gidatua egiten dutenek lehentasuna izango dute 11:30etako ogi tailerrean.

Izena emateko eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakiak daude bisitarien eskura: 943 18 03 35 / 688 89 50 69, hala nola helbide elektronikoa barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.