Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2014-08-06

Ondarreko Historiaurreko aztarnak ezagutzeko ibilaldi gidatua

Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak ibilaldi gidatua antolatu du uztailaren 9rako (larunbatarekin) Ondarreko Historiaurreko aztarnak ezagutzeko. Ondarreko harantxoa Aralarko Natur Parkean dago, Lizarrustiko parketxetik (Ataundik) oinez joanda ordubete ingurura. Bidea erraza bezain ederra da.

froga

Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak ibilaldi gidatua antolatu du uztailaren 9rako (larunbatarekin) Ondarreko Historiaurreko aztarnak ezagutzeko. Ondarreko harantxoa Aralarko Natur Parkean dago, Lizarrustiko parketxetik (Ataundik) oinez joanda ordubete ingurura. Bidea erraza bezain ederra da.

Gutxi dira Euskal Herrian Historiaurreko hainbeste aztarna aurkitu diren tokiak eta are gutxiago gaurdaino hain ondo gorde dituzten lekuak. Hain zuzen, ikerketa lanak ez dira oraindik bukatu eta ezin bazter daiteke oraindik aztarna gehiago topatzea.

Aralarren aurkituriko giza aztarna zaharrenak (Neandertalek egindako tresnak) Ondarren aurkitu ziren eta gaurdaino Aralarren induskatu diren cromlech bakarrak Ondarren daude. Cromlech horietako bat, gainera, duela aste gutxi batzuk zaharberritu da.

Hori gutxi balitz, Brontze Aroko bizilekuak, zista bat eta hausterretza moduan erabilitako harritzarra daude bertan. Orobat, Ondarretik oso hurbil Argarbiko trikuharria (Barandiaranek industu zuen lehenengoa), Jentillarriko trikuharria eta izen bereko monolitoa daude. Guztiak ikusiko dira uztailaren 9ko txangoan.

Bi abiapuntu izango dira irteera gidaturako: 9:00etan Lizarrustiko parketxetik eta 10:30etan Errekabletzeko langatik. Itzulera orduak 12:30ak eta 14:00ak izango dira, hurrenez hurren. Adin guztietako bisitariei dago zuzendua txangoa. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net / 943 180 335 / 688 895 069

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.