Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2014-11-26

Ipuin kontaketa Barandiaran Museoan

Igande honetan Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak ezagutzeko aukera duzue familian. Barandiaran Museoan Marimunduko pertsonaiak antzeztuko dizkigu kondaira hauek.

froga

2014ko azaroaren 30ean, igandea, egun berezia ospatuko da Ataungo Barandiaran Museoan, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatuta. Euskal mitologiazko hainbat elezahar, mito, kondaira zein ipuin kontaketa saioa egingo da Ataungo Barandiaran Museoan. Kontalaria “Marimunduko” izango da, Maitane Aizpurua ataundarra eta Jentilbaratza Kultur Elkarteko kidea. Haurrei zuzendutako saioa izango da, eta bi aukera egongo dira: lehena 11:00etan hasiko da eta bigarrena 12:30ean. Bata ala bestea hautatu eta erreserba egitea nahitaezkoa izango da. Saioak ordubete inguruko iraupena izango du.

Jarduera hau Barandiaranen jaiotzaren 125. urteurrenaren harira Barandiaran Museoan ospatzen ari den egitarauaren barruan dago.

Aukera paregabea da, Jose Migel Barandiaranek jasotako kondaira mitologikoak ezagutu eta giro goxo eta magiko batean goiza familian igarotzeko, beraz anima zaitezte!

Informazio gehiagorako eta erreserbak egiteko honako telefono zenbakiak daude bisitarien eskura: 943 18 03 35 / 688 89 50 69, hala nola helbide elektronikoa barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.