Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2015-05-09

ARALARKO NARRASTI ETA ANFIBIOAK EZAGUTZEKO IRTEERAK

Iazko arrakasta ikusita, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak aukera ezin hobea eskainiko du aurten ere Aralarren aurki daitezken narrasti eta anfibioak ezagutzeko, Ander Izagirre adituaren eskutik. Bi saio egingo dira udaberri honetan, bata gauez eta egunez bestea. Informazio gehiago: http://parketxesarea.org/2015/04/27/anfibio-eta-narrastiak-ezagutzeko-ibilaldiak/

froga

1. irteera: ANFIBIOAK GAUEZ

Lehenengo aukera larunbat iluntze honetan izango da, maiatzak 9, 21:00etan. Geldialdia Zaldibian dagoen Arkakako Uraren Interpretazio Zentroan egingo da eta bertan dagoen putzuaren inguruan ibiliko gara. Bertan bizi diren anfibioak bilatuko ditugu eta urte sasoi honetan ugalketa aktibitatea pil-pilean dagoenez espezie batzuen erruteak ere ikusi ahal izango ditugu.  Ordu eta erdi inguruko iraupena izango du irteerak.

Mundu ezezaguna da anfibioena eta animalia higuingarritzat hartzen ditugu hasiera batean. Irteera honen helburua animalia hauek gertutik ezagutzea eta beren bizi zikloa ikastea da, eta bide batez, animalia polit bezain interesgarriak direla jabetzea.

Jarduera honetarako linternak ekartzea gomendatzen da.

2. irteera: NARRASTI ETA ANFIBIOAK

Bigarren saioa, egunez egingo da, Ataungo Lareoko urtegiaren inguruan. Maiatzaren 17an, igandea, egingo da hitzordua Lizarrustiko Parketxean goizeko 10:00etan.

Jarduera eta bi ordu eta erdiko iraupena izango du gutxi gora-behera. Ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da.

Urtegiaren inguruan narrasti eta anfibio espezie ugari bizi dira, lekua ezin aproposagoa da animalia hauentzat, ura baliabide dutela, inguruan dauden baso, harkaitz, zelai eta sastraka ugari dituzte eta babesleku gisa.

Irteera hauek adin guztientzat daude pentsatuta, helduak zein haurrak, familiak zein norbanakoak. Aukera paregabea da Aralarren ditugun anfibio eta narrastiei buruz gehiago ikasteko, ikusiz ikasten baita eta ezagutuz maitatzen da eta.

Ander Izagirre gaian aditua den Elgoibartarra da eta urte asko daramatza Euskal Herriko anfibio zein narrastiei buruz ikerketak egiten. Inguruan dugun aberastasun herpetologikoa balioztatzen  erakutsiko digu eta baita bertako espezie desberdinak bereizten ere.

Zatoz Aralarko sekretuak ezagutzera!

Izena emateko eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakiak daude bisitarien eskura: 943 18 03 35 / 688 89 50 69, hala nola helbide elektronikoa barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net.

Helduentzat 5 euroko prezioa izango du eta 12 urtez azpikoek eta taldeek berriz, 3 euro ordainduko dute.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.