Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2015-10-23

Lizarrustiko Udazken Festa

Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu azaroaren 8an, Lizarrustiko Parketxean ospatuko dugun Udazken Festara.

Egun honen helburua eguneroko bizimodu bizkor eta itogarritik aldendu eta Aralarko mendiguneok eskaintzen diguten bake, lasaitasun eta paraje berdingabe hauekin gozatzea da. Natura behatzea azken finean.

froga

10:00-18:00 Egunarekin hasteko Argazki Rali bat antolatu dugu, baina rali berezia izango da Lizarrustikoa. Familia osoak parte hartu ahal izango du hemen, baita norbanako, talde edo interesa duen edonork ere. Gure nahia guztiok Lizarrustira hurbiltzea da, sakelako telefonoaren kamerarekin bada ere, udazkena gaitzat hartu eta ea inguruak zer argazki eta eskenatoki eskaintzen dizkigun ikustea, esperimentatzea, naturarekin kontaktuan egotea. Ez da argazkilari profesionala izan behar, noski, naturaren edertasunarekin gozatzeko. 8 sari banatuko dira (informazio gehiago Oharretan).

11:00-13:00 Goizean zehar garoa bilduko dugu, gero antigoaleko erara belar hori Kable bidez garraiatuko da Lizarrustiko atarira eta bertan Zuhatza bat eraikiko dugu.  Prozesu osoa ikusgai egongo da eta musikaz girotua izango dugu eguna.

14:00 Gero, nahi duenarentzat bazkari berezia eskainiko da Lizarrustiko jatetxean, ohiko menuez gain. Bazkari berezia: indabak, mondeju goxo-goxoa eta etxeko postrea, (18€).

Egun osoan zehar (eta urte bukaera arte) “Natura bizirik” erakusketa egongo da ikusgai Parketxean, egurraren eta harrien indarra eta  bizitasuna erakustea helburu izango duena.

Familian, banaka, bikoteka, taldean edo nahi duzuen konpainiarekin, gerturatu zaitezte azaroaren 8an Lizarrustiko Parketxera, eta goza ezazue Aralarko Udazkenaren magiaz!

Argazki ralirako oharrak:

  • Argazkilari bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu
  • Egun horretan ateratako argazkiak izango dira aurkeztuko direnak
  • Edozein motako kamerarekin atera daitezke argazkiak (sakelako telefonoaren kamerarekin ere). Gure helburua edozein pertsonak parte hartu ahal izatea da, denok gara eta naturaren behatzaile.
  • Argazkiak egun osoan zehar utzi ahal izango dira Lizarrustiko Parketxean, kable bidez deskargatu eta egilearen izen-abizen eta kontaktuarekin gordeko dira.
  • Argazkiak Lizarrustiko Parketxean egongo dira ikusgai Udazkena amaitu bitartean (luzatzeko aukerarekin)
  • Bisitariak izango dira argazki politenak sarituko dituztenak, Parketxean bertan udazkena amaitu arte, puntu bidezko bozka erraz baten bidez.
  • Sariak:
    • 1. Saria: Lizarrustiko aterpetxean pentsio erdian asteburu bat + Fotoetxe argazkidendan 25x30 cm formatuan argazki bat inprimatzeko aukera.
    • 2. Saria: Gipuzkoako Natura Parkeetako mapa sorta bat + Fotoetxe argazki-dendan 25x30 cm formatuan argazki bat inprimatzeko aukera.
    • 3. Saria: Mendiz-mendi mendez-mende elastiko bat + Fotoetxe argazki-dendan 25x30 cm formatuan argazki bat inprimatzeko aukera.
    • 4., 5., 6., 7. eta 8. Sariak: bakoitzak Fotoetxe argazki-dendan 25x30 cm formatuan argazki bat inprimatzeko aukera izango du.
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.