Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2017-07-04

Badator Gau Ibilaldi Mitologikoa Ataunera

Gertu dugu Gau Ibilaldi Mitologikoaren 6. edizioa Ataunen. Uztailaren 15ean ospatuko da, iluntzean.

froga

Gertu dugu eguna, gertu dugu garai bateko ipuin eta leienda harrigarrien munduan sartuko garen eguna, Ataungo bihotzean eta Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu bidelagun.

Ibilaldian zehar, hainbat antzezpen egingo ditugu, eta bidean aurrera egin ahala, gauari ongi etorria emateko parada ere izango dugu.

Kontutan izan beharrekoak:
 
  • Aurrez izena eman beharrik ez dago.
  • Jende kopuruaren arabera, ibilaldia bi taldeetan egin daiteke.
  • Ibilaldia hasi aurretik, Barandiaran Museoa irekita egongo da. Beraz, museoa, errotatxo eta zerrategia bisitatzeko aukera ere egongo da.
  • Jatekoa ere hasieran eta amaieran banatuko dugu.
  • Autobus zerbitzua egongo da, San Martinen, San Gregoriora ikusleak igotzeko. 19:00ak inguruan hasiko da autobus zerbitzua martxan.
  • Ibilaldia amaitzean, autoa San Gregorion utzi duenari, autoaren bila joateko aukera ere emango zaio.
  • Ibilaldian zehar antortxak eta kandelak banatuko dira.
  • Gidarien aholku eta aginduei kasu egin beharko zaie.
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun - Ataun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

SARRERA

Helduak 1 €Haurrak (5-12 urte) 0,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

BISITA GIDATUAK (Sarrera barne)

Helduak 2 €Haurrak (5-12 urte) 1,50 €Haurrak (5 urtetik beherakoak) Doan

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.