Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2010-07-16

Chernobilko haurrek Topic zentroa bisita egingo dute

Uztailaren 17an, larunbatean, Bikarte Elkarteko kideak Tolosako Topic zentrora joango dira. Bikarte gizarte izaerako elkarte bat da, eta umezurztegietan edo familia desegituratuetan bizi diren errusiar haurrak ekartzeko xedea du, haur horiek hona ekarriz osasuna berreskuratzeko behar duten atsedena izan dezaten.

Guztira 123 lagun -horietako 47, haurrak- joango dira zentrora, 11:00etan. Han, lehenik, museoa bisitatuko dute, eta, gero, txotxongilo tailerretan parte hartzeko aukera izango dute. Tolosako jubilatu elkartuan bazkaldu ondoren, Topic zentora itzuliko dira, eta 'Tamborecos' txotxongilo ikuskizunaz gozatuko dute 18:30ean. Obra horretan, kantu tradizionalak, errondak, jolasak, doinuak eta erretolikak uztartu ditu Teatro Comunidad kolonbiar taldeak, bere txotxongiloen eta musikaren bidez.


6-16 urte bitarteko haurrak dira, errusiarrak esan bezala, Murmansk, Briansk, Volvogrado eta Mizhnevartouskekoak, esaterako. Aldi bateko egonaldia egingo dute gure erkidegoko familietan, osasuna berreskuratzeko beharrezko atsedena hartzeko. Haurrak hiru euskal lurraldeetan banatuta egongo dira, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, eta urtean bi kanpaina egingo dira haiei harrera egiteko: udan eta Gabonetan. Haur horietako askok osasun arazoak dituzte, eta afektibitate gabezia duten familia desegituratuetan, umezurztegietan eta Chernobilko erradiazioak kaltetutako eremuetan bizi dira gehienak.


Haur hauei harrera eskaintzen dieten familiek beren gain hartzen dute mantenuaren gastua, baita adingabea Errusiatik ekartzeko garraioaren gastua ere, eta haurren taldeari sorterritik hona laguntzen dien begiraleen mantenua eta bidaia. Bikarte elkartean lanean diharduten kide guztiek borondatezko lana egiten dute talde horretan, eta diru laguntzak eta familiek berek ematen duten dirua dituzte beren helburuak lantzeko diru iturriak.


Uda honetan, TOPIC zentroko bisita antolatu dute, beste hainbat ekintzarekin batera, eta horixe da gazteen eta harrera familien artean ikusmin gehien sortu dutenetakoa; hori dela-eta, parte-hartze handia espero da egun horretako ekintzetan.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna:
  • Telefonoa: +34 943 65 04 14    
       
  • E-maila: cit@cittolosa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Euskal Herria Plaza 1, 20400 Tolosa - Tolosa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

2 urtetik beherakoak: doan.

Haurrak (2 eta 12 urte bitarte): 3 €. Helduak: 4 €.

Tarifa murriztua: Haurrek: 2 €. Helduak: 3 €.

Prezio murriztua taldeei egingo zaie (15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, TOPICen lagunak, familia ugariak eta egiaztatu dezaketen jubilatu eta langabetuak). Museorako txartela ordainduta, aldi baterako erakusketa ere bisita daiteke.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.