Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2011-02-04

Taun Taun bizitzaren metafora dakar 'Batuta' ikuskizunean TOPIC-n

Gipuzkoako taldeak musika lan klasikoetan oinarrituriko obra bat aurkeztuko du Topic zetroan, otsailaren 12an

froga

"Bizitzari buruzko metafora da, eta, bizitza orotan gertatzen den bezala, geltokiak ditu, eta bidaiak, eta maleta bat, oroitzapenak eta bizipenak gordetzen dituena", azaldu du Itsaso Azkaratek, Karlos Odriozolarekin eta Iñaki Matarekin batera muntaia honetako antzezle-txotxongilolarien hirukoteko kide denak.

'Batuta' lanak ibilbide musikal oparoa eskaintzen du; izan ere, Bach, Mozart, Khachaturian, Haendel eta Tchaikovski musikagile klasikoen doinuez gozatzeko aukera dago, baina baita beste musika batzuez gozatzekoa ere: Azkaratek esan bezala, "dagoeneko badaude haurrei ezagunak egingo zaizkien klasikoak beste musika estilo batzuetan ere, hala nola pop eta rock musiketan, Elvis Presleyren eta The Beatlesen doinuak adibidez; edo jazzean, 'Satin doll' eta 'Little girl' esaterako, eta halakoak ere txertatu ditugu obra honetan ".

 

Pertsonaia protagonista Batuta bera da; baina haren alboan dabil beti Notita, nota musikaletatik sorturiko pertsonaia, Batutaren konplize eta kontrapuntu bihurtuko dena. Azkaratek azaldutakoaren arabera, Notita "Batutari ihes egiten dioten noten bila dabil, eta ongi sentiarazten du, iratxo bat balitz bezala agertuta".

Musika eta oholtza gainean agertzen diren objektuak dira obra honetan sentipenak eragiteko erabiltzen diren tresnak, pertsonaiek antzezten dituzten esketxetan eta maletatik ateratzen diren jolasetan. "Pertsonaiei bizitza emateko zereginean horixe da zailena: elementu horiek emozioak transmiti ditzaten lortzea", dio Azkaratek.

Txotxongiloak Taun Taunek sortu ditu, elementu sinpleak baliatuta, hala nola plastikozko sifoiak eta egurrezko eta goma-aparrezko piezak. Bereziki nabarmentzekoa da metro bete garaiko txotxongilo tradizional bat, protagonistarena. Azkarateren esanetan, 16 pertsonaietako bakoitzak «adierazpen molde jakin bat» du.

Antzezpen horren bezperan, Topic zentroak 'Batuta' lanaren beste emanaldi bat egingo du, Eskola Kanpaina egitarauaren barruan.

 

Eguna: otsailak 12
Ordua: 18:00
Tokia: Topic. Euskal Herria plaza, 1. Tolosa
Prezioak: haurrek 4 euro; helduek 7 euro. Familia ugariak: haurrek 3 euro; helduek 5 euro.
Sarreren salmenta: Topic zentroko leihatilan. Eta Servikutxan, Telekutxan (943001200) eta www.kutxa.net webgunean.
Oharra: Familia ugarientzako sarrerak Topic zentroko leihatilan soilik egongo dira eskuragarri.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna:
  • Telefonoa: +34 943 65 04 14    
       
  • E-maila: cit@cittolosa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Euskal Herria Plaza 1, 20400 Tolosa - Tolosa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

2 urtetik beherakoak: doan.

Haurrak (2 eta 12 urte bitarte): 3 €. Helduak: 4 €.

Tarifa murriztua: Haurrek: 2 €. Helduak: 3 €.

Prezio murriztua taldeei egingo zaie (15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, TOPICen lagunak, familia ugariak eta egiaztatu dezaketen jubilatu eta langabetuak). Museorako txartela ordainduta, aldi baterako erakusketa ere bisita daiteke.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.