Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2011-03-01

Topic, Alhóndiga Bilbaoko erakusketan

Protagonista izan zen, Shanghaiko Erakusketa Unibertsalean Bilboren ordezkari izandako argi eskulturarekin batera

froga


Aurreko astean, Tolosako Topic zentroak bereganatu zuen protagonismoa AlhóndigaBilbaon, Shanghaiko Erakusketa Unibertsalean (World Expo 2010) Bilboren ordezkari izandako argi eskulturarekin batera. Ekitaldian parte hartu zuten, Bilboko alkate Iñaki Azkunaz gainera, José Luis Bilbao ahaldun nagusiak, Kulturako sailburu Blanca Urgellek, Tolosako alkate Jokin Bildarratzek, Topic zentroko zuzendarikide Idoya Oteguik eta Tolosako Ekinbide Etxeko lehendakari ¡Ana Arrechek besteak beste.

Shanghaiko Erakusketan Bilboren ordezkari izan zen standa maiatzaren 1era arte egongo da zabalik ardo biltegi zaharrean, Topic zentroko txotxongiloak lagun dituela; espazio berean ikusgai egongo dira txinatar artisten lanak eta Walter Benjamin filosofoaren atzera begirako erakusketa bat, 'Trans/Formazioak' izenekoa.

Topic zentroak erakusketa honi egindako ekarpenari dagokionez, Shanghaiko 2010eko Erakusketa Unibertsalean egindako Euskadiren Astean ikusgai jarritako bera da: txinatar ezkontza bat itxuratzen duten txotxongiloak, Topic zentroaren funtsekoak, eta Hondarribiko Menina lantegian erakusketa horretarako berariaz sortutako beste pieza batzuk, dagoeneko Topic funtsean sartuak. Aipatzekoa da, halaber, Mariona, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroaren maskota, Shanghain zeremonia gidari izandakoa eta AlhóndigaBilbaoko erakusketa honetako funtsezko pieza.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna:
  • Telefonoa: +34 943 65 04 14    
       
  • E-maila: cit@cittolosa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Euskal Herria Plaza 1, 20400 Tolosa - Tolosa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

2 urtetik beherakoak: doan.

Haurrak (2 eta 12 urte bitarte): 3 €. Helduak: 4 €.

Tarifa murriztua: Haurrek: 2 €. Helduak: 3 €.

Prezio murriztua taldeei egingo zaie (15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, TOPICen lagunak, familia ugariak eta egiaztatu dezaketen jubilatu eta langabetuak). Museorako txartela ordainduta, aldi baterako erakusketa ere bisita daiteke.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2020 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.