Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2011-03-22

'Lurra eta Unibertsoa', helduentzako irandar ikuskizuna martxoak 26 Topic-en

Hiru antzezlek jokatutako muntaia da, edertasun poetikoa handikoa. Gizakiaz mintzo zaigu, betiereko balioez, hala nola maitasunaz eta askatasunaz, eta gizakiak naturaren, bere jainkoen eta patuaren aurrean duen jokabideaz.

froga

Zazpi kontakizunek osatua da ikuskizuna. Zazpi kontakizun horietan oso presente dago Jainkoaren irudia. Protagonistek, izan gizaki izan animalia, jainkozkotasunarekiko erlazioaz hitz egiten dute, askatasuna, beldurra edo bidegabekeria portaera eredu gisa agertzen diren egoera lurtarren bidez.
Ikuskizuneko istorio batean, musikari bat agertzen da, bizi guztia jendearentzat musika jotzen eman duena, baina, zahartutakoan, bakarrik utzi eta gizajo bat bihurtu dena. Beste istorio batean, pauma bat da protagonista; paumak luma guztiak kendu ditu, pentsatuta bere arazo guztien iturria edertasuna dela eta, itsusia izanez gero, arriskutik libre biziko dela. Beste atal batean, fededun bat topatuko dugu, gizon mota berezi baten bila eta bila dabilena, bere amorrua eta lizunkeria kontrolatu nahian. Molana Masnaviren testu guztietan, erreferente nabarmena da Jainkoa, eguneroko gertaerak fedearen transzendentziarekin lotzen dituena.

Jalal-e-Din Mohammad Molavi Rumi 1207 inguruan jaio zen Balkhen, Pertsia ipar-ekialdeko probintzietan (gaur egun Afganistan), pertsieraz mintzo zen familia batean. Haren aita, Baha al-Din, erlijioso jakintsua zen. Haren babespean, Syed Burhan-al-Dinekin ikasten hasi zen Rumi. 18 urte inguru zituela, mongolen inbasioak saihesteko, Iran mendebaldera, Irakera eta Siriara aldatu zen familia, eta idazle eta mistiko ospetsu asko ezagutu zituzten, adibidez, Arrar poeta miretsia, "Txorien Lehiaketa" pertsierazko parabola espiritual ederrenaren egilea. Familiaren bidaia 1226an amaitu zen, Anatolian, Konya hirian; Seljuken turkiar sultanerri Rumeko hiriburua zen hiri hura, eta hortik datorkio izena poetari: Rumi. Rumi han finkatu, eta irakasle eta idazle gisa aritu zen hil arte, 1273ra arte. Konyako sultanak mongolei zergak ordaintzera behartu zituzten 1243an, baina hiria aterpe segurua izan zen islamdar kulturarentzat, eta oso urruneko tokietatik garai nahasi haietako asaldurari aurre egin nahian haraino iritsitako aditu eta jakintsuen bilgune bilakatu zen.

Eguna: martxoak 26
Ordua: 20:00
Tokia: Topic. Euskal Herria plaza, 1. Tolosa
Prezioa: 7 euro.
Sarreren salmenta: Topic zentroko leihatilan. Eta Servikutxan, Telekutxan (943001200) eta www.kutxa.net webgunean.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna:
  • Telefonoa: +34 943 65 04 14    
       
  • E-maila: cit@cittolosa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Euskal Herria Plaza 1, 20400 Tolosa - Tolosa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

2 urtetik beherakoak: doan.

Haurrak (2 eta 12 urte bitarte): 3 €. Helduak: 4 €.

Tarifa murriztua: Haurrek: 2 €. Helduak: 3 €.

Prezio murriztua taldeei egingo zaie (15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, TOPICen lagunak, familia ugariak eta egiaztatu dezaketen jubilatu eta langabetuak). Museorako txartela ordainduta, aldi baterako erakusketa ere bisita daiteke.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2020 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.